Cambios en "Gazteontzako espazio autogestionatua"

Cuerpo (Euskara)

  • +Orain dela urte bi, Algortako zenbait gazte Udalak egin zuen pleno batera joan ginen gazteon beharrak asetzeko espazio falta zela eta, eta bertan Udalai eskatu genion ea gure behar horiek asetzeko zein ziren bere asmoak. Bilera bat lotu genuen alkatea eta gobernuko beste kide batzuekin, eta Udala prest agertu zen bereak ziren eta erabilera jakinik ez zuten espazioak gazteoi eskaintzeko. Bilatu ostean, ordea, esan zitzaigun ez zegoela udal eraikinik momentu horretan erabilgarri eta beraz, hortan gelditu ziren herriko gazteon eta Udalaren arteko elkarrizketak. Orain espazio hau erabilgarri dagoela ikusita, gazteoi bideratutako eta gazteok kudeatutako espazio bat izan litekeela uste dut, are gehiago Udal gobernua horretarako prest legokeela jakinik. Euskal Herriko beste zenbait herritan antzeko esperientziak landu dituzte (Gernikako Astra kasu) eta emaitza oso onak lortu dira.
  • +
  • +Argi dagoena da herriko gazteok arazoak ditugula gure behar sozial/kultural/politikoak asetzeko espazioei dagokienez, eta uste dut aukera paregabea litzatekeela eraikin hau horretarako erabiltzea.

Título (Euskara)

  • +Gazteontzako espazio autogestionatua