Proposamen hau onartu da arrazoi hauengatik:

Hainbat jarduera posible

Onartuta

Ondoren deskribatzen diren jarduerak Portu Zaharreko errealitatearekin lotutako pertsona-talde bati egindako elkarrizketen eta haiekin batera egindako sakontze-lanaren ondorioz sortu dira:

  • Auzotarrak elkartzeko gunea: Bizilagunek jarduera komunitarioak sozializatzeko eta horietan parte hartzeko aukera izango dute, eraikinaren plangintza eta kudeaketa sustatuz, ohiko bileren bidez.

  • Belaunaldien arteko erabilera: Adin guztietarako espazio inklusiboa sortzea, belaunaldien arteko elkarrekintza eta lankidetza bultzatuz.

  • Funtzio anitzeko espazioa: Eraikinaren erabilera malgua eta moldagarria bermatzea hainbat jardueratarako.

  • Algortarekiko harremana: Eraikina jarduera soziokulturalen motor bihurtzea, bizilagunak erakartzeko eta Portu Zaharrean bizitza soziala sustatzeko.

  • Osasuna eta ongizatea. Dantza, pilates, yoga eta tai chi klaseak eskeintzea, partehartzaileek euren arropa utz dezaten.

  • Harremanetarako gunea. Pertsonek modu informalean sozializatu eta elkarreragin dezaten egoteko gunea, bilera eta bapateko solasaldirako ezin hobea, lotura komunitarioak indartuz.

  • Haurrentzako gunea. Ludoteka bat eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jarduerak. Gainera, 0 eta 3 urte bitarteko Montessori gunea, modu autobideratuan esploratu eta ikas dezaten diseinatua.

QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

Hainbat jarduera posible

QR kodea