Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Zeugaz Getxo logo ofiziala
  • Euskera Aukeratu hizkuntza Elegir el idioma
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Hasiera
  • Prozesuak
  • Laguntza

Laguntza orokorra

Zeugaz Getxori buruz gehiago irakurtzeko

  • Zer egin dezaket Zeugaz Getxo-n?
  • Zer da prozesu parte-hartzaile bat?
  • Ohiko galderak
  • Nola sortu kontu bat parte hartzeko?
  • Erroldatzea
  • Egiaztapena eta pasahitzak

Egiaztapena eta pasahitzak

Zergatik egiaztatu behar dut nire kontua? Zertarako balio du horrek?

ZeugazGetxo baliatzeko erabiltzaile-kontua behar duzu. Ezinbestekoa da egiaztatzea, datuak zuzenak eta egiazkoak diren ziurtatzeko.

Kudeaketa edo izapide espezifikoa duten webguneko zerbitzuren batera sartu ahal izateko, erabiltzaileek ezinbestekoak diren datu pertsonalak eman beharko dituzte eskatutako zerbitzua jasotzeko.

Zure datu pertsonalen tratamendua kontsulta dezakezu dezakezu esteka honetan.

Jasotzen diren datuak lagatzeko, aldez aurretik interesdunaren baimena beharko da, edo indarrean dagoen legerian aurreikusitakoarekin bat etorriz jokatu.

Getxoko Udalak konfidentzialtasuna bermatzen du izaera pertsonaleko datuen tratamenduan, bai eta segurtasuna bermatuko duten neurri tekniko eta antolakuntzako neurrien ezarpena ere, Europako Parlamentuaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera.

Nola sortzen eta egiaztatzen dut neure kontua?

  • Lehenengo eta behin, kontu bat sortu behar da. Sortu kontua eskatzen diren datu guztiak betez. Ezinbestekoa da erabilera-baldintzak onartzeko laukitxoa markatzea.
  • Kontua sortu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu eman duzun helbidean, eta hark daukan estekan klik egin beharko duzu ("Berretsi nire kontua" jartzen duen esteka), kontua sortzen amaitze aldera. 
  • Behin oinarrizko kontua sortuta eta zure helbide elektronikoa eta pasahitza sartu ondoren, sistemak oinarrizko egiaztapena egiteko aukera emango dizu. 
  • Klikatu goiko eskuineko aldean dagoen "Nire kontua" estekan, eta gero "Nire kontua egiaztatu" estekan. 
  • Jarraian, sartu zure bizileku-datuak, Getxon erroldatuta zaudela egiaztatzeko (garrantzitsua da dokumentu-zenbakia eta letra sartzea, eta ondoren, markatu erroldan sartzeko onarpen-laukitxoa). Baldin eta datuak zuzenak badira, zure kontuak proposamenak babesteko aukera emango dizu. 


Pasahitza ahaztu egin zait edo ez dabil. Zer egin dezaket?

Pasahitz berri bat eska dezakezu, eta zure helbide elektronikora bidaliko dizute. Sistemari eskatu ahal diozu hura berreskuratzeko edo aldatzeko jarraibideak zure posta elektronikora bidaltzeko.

Hala ere ez badabil, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: gobernuirekia@getxo.eus. Bertan konponduko dute zure kontuari loturiko arazoa.

Nola alda ditzaket nire helbide elektronikoa, erabiltzaile-izena eta pasahitza? Nola eman dezaket baja? Nola aktibatu edo desaktibatu ditzaket nire helbide elektronikora iristen diren jakinarazpenak?

  1. Egin klik esteka honetan: "Sartu".
  2. Idatzi zure helbide elektronikoa eta egin klik “Sartu” botoian.
  3. Hori egindakoan, egin klik "Nire kontua" estekan.
  4. Esteka horretan, zure helbide elektronikoa aldatzeko aukera guztiak aurkituko dituzu: erabiltzaile-izena, pasahitza, baja ematea edo jakinarazpenak aktibatzea edo desaktibatzea.
  5. Aldaketa egokia egin ondoren, ziurtatu "Gorde aldaketak" botoian klik eginda.



  • Laguntza orokorra
  • Datuen babesa, erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Zeugaz Getxo Twitterren Twitter
  • Zeugaz Getxo Facebooken Facebook
  • Zeugaz Getxo You Tuben YouTube
Creative Commons lizentziarekin Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidim logoa

Berretsi

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Pasahitza ahaztu duzu?