Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Zeugaz Getxo logo ofiziala
  • Euskera Aukeratu hizkuntza Elegir el idioma
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Hasiera
  • Prozesuak
  • Laguntza

Laguntza orokorra

Zeugaz Getxori buruz gehiago irakurtzeko

  • Zer egin dezaket Zeugaz Getxo-n?
  • Zer da prozesu parte-hartzaile bat?
  • Ohiko galderak
  • Nola sortu kontu bat parte hartzeko?
  • Erroldatzea
  • Egiaztapena eta pasahitzak

Ohiko galderak

Zer da Zeugaz Getxo?

Zeugaz.Getxo Getxoko Udalaren aplikazio bat da, hiritarren parte hartzera bideratutakoa; gune bat da hiri irekiagoa, gardenagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko, hiritar guztiek protagonismoa dutela.

 Kode irekian oinarritutako parte-hartze izaerako plataforma da. Edozein hiritarrek ikus dezake plataforma nola eratuta, berrerabil dezake edo hobe dezake.

Nola hartu parte?

Zenbait modutan hartu daiteke parte, prozesuaren arabera eta hiritar bakoitzaren inplikazioaren arabera.

Informa zaitez:

  • Kontsultatu prozesu parte-hartzaileak.
  • Nabigatu azken proposamenen artean, balorazio onena duten, iruzkin gehien dituzten edo eztabaida gehien eragiten duten proposamenen artean.


Har ezazu parte:

Plataforman modu aktiboan parte hartzeko erregistratu egin behar da.

  • Sortu proposamen berriak.
  • Komentatu Udalak zein herritarrek egindako proposamenak, aldeko edo kontrako iritzia emanez edota hausnarketa orokorrak eginez.
  • Utzi zure aldeko zein kontrako argudioak edo hausnarketa orokorrak.
  • Eman babesa proposamenei (erroldatuta daudenentzako aukera).
  • Partekatu proposamenak sare sozialetan.


Egin proposamenen jarraipena:

  • Egin proposamen guztien jarraipena: plataforman aukeratutakoak eta hitzordu presentzialetan sortutakoak (hitzordu presentzialak daudenean).
  • Ezagutu itzazu hitzordu presentzialetako datuak eta horietan egondako eztabaidak (egotekotan).
  • Aukera ezazu proposamen bat eta jarraitu bere bilakaera: erregistratu diren iruzkinetatik hasi eta amaierako dokumentuetaraino.
  • Partekatu proposamenak sare sozialetan.


Zer dira prozesu parte-hartzaileak?

Zeugaz Getxo-ko jarduera hauetan hiritarren parte hartzea ezinbestekoa da eta gehienetan garatzen dira proposamenen komunikazio, diagnostiko, ekarpen, erabaki, emaitza edo ebaluazio faseetan. Fase bakoitza prozesu parte-hartzaile bakoitzean ikus dezakezu.

Zer dira proposamenak?

Erabiltzaileek egindako ekarpenak dira. Batzuetan, erabiltzaileen babesa jaso dezakete. Horietako batzuek erabakitzeko funtzioa izango dute eta beste batzuek, aldiz, kontsultatzekoa soilik. Prozesu bakoitzak bere arauak izango ditu.

Zer dira iruzkinak?

Prozesu batzuetan espazio bate egongo da erabiltzaileek proposamen edo eztabaiden inguruan ekarpenak egiteko, eta bertan balorazio negatibo edo positiboak jaso ahalko dituzte.



  • Laguntza orokorra
  • Datuen babesa, erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Zeugaz Getxo Twitterren Twitter
  • Zeugaz Getxo Facebooken Facebook
  • Zeugaz Getxo You Tuben YouTube
Creative Commons lizentziarekin Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidim logoa

Berretsi

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Pasahitza ahaztu duzu?