2024 Parte-hartze izaerako aurrekontuak - II FASE (Emaitzak)
Emaitzak
Ongi etorri parte-hartze izaerako 2024ko aurrekontuen bigarren fasera.
Otsaila 9tik martxoaren 5era bitartean, aurrekontu horien lehenengo fasea egin zen, eta bertan Getxoko herritarrenA baliozko 1.310 ekarpen bildu ziren (paperean egindako proposamenak eta Zeugazen bidez egindakoak batuta). Udaleko langileek ekarpenak eta iradokizunak aztertu dituzte teknikoki nahiz ekonomikoki, 2024ko aurrekontuetara zeintzuk gehitu ahal izango liratekeen ezartze aldera.
Azterlan tekniko eta ekonomikoaren emaitza gisa, 8 proiektu hautatu dira, eta orain herritarrek baloratuko dituzte. Azkenean, horietako batzuk gauzatuko dira, parte-hartze izaerako 2024ko aurrekontuetarako gordetako partidaren kargura. Getxoko Udalak MILIOI BAT EUROKO partida bat erreserbatu du
Nork har dezake parte?
- Getxon erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edozein herritarrek.
- Getxoko Udaleko erakundeen erregistroan izena emanda duen edozein erakundek.
- Helbide soziala edo establezimendu iraunkorra Getxon daukan edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresen elkarte, profesionalen elkargo, zuzenbide publikoko korporazio edota bestelako erakundek, baldin eta nortasun juridikoa esleitu bazaie, antolamendu juridikoarekin bat etorriz.
Prozesuaren arauak
- Proiektuak 1etik 8ra puntuatuko dira; 1 puntuaziorik baxuena izango da, eta 8 altuena.
- Ezingo da bi proiektu edo gehiagori puntu-kopuru bera eman.
- Proiektu guztiak (zortziak) nahitaez puntuatu behar dira.
- Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahalko du, paperean zein hemen, Zeugazen.
Zein da puntuatzeko prozesua?
Orrialde honetan, zortzi proposamenak eta, proposamena hautatzekotan, horietako bakoitza egikaritzeko esleituko den zenbatekoa jasotzen dituen zerrenda argitaratu da. Hauxe da Zeugazen bozkatzeko modua:
- Proiektu guztiak puntuatu behar dira. Puntuaziorik altuena 8 da eta txikiena, berriz, 1.
- Zortzi proiektuetako bakoitzari puntuazio desberdina eman behar zaio, ezin da errepikatu puntuazioa. Adibidez, ezin dira egon bi proiektu bost punturekin.
- Herritarrentzat duten interesaren arabera puntuatu behar dira proiektuak. Puntuaziorik altuena 8 da eta txikiena, berriz, 1. Zeugazen puntuaziorik altuenarekin hasten da, 8a, eta jarraian, puntuazioa jaisten doa: 7, 6, 5, 4, 3, 2 eta 1, azken puntuazioa.
- Proiektu guztiak ez badira puntuatzen, aplikazioak ez du prozesuarekin jarraitzen utziko.
Zeugazen lortzen diren puntuei paperezko formularioen bidez lortutakoak gehitu behar zaizkie. Bozketaren ostean, digitalean eta paperean lortutako emaitzak batzen dira. Hala, Getxoko Udalak bere gain hartuko du boto gehien eskuratzen dituzten proiektuak egikaritzeko ardura, harik eta milioi bat eurora iritsi arte. Emaitzak prozesua amaitzean egingo dira publiko.
Zeugazez gain, fisikoki ere parte hartu daiteke parte hartzeko eskuorria honako puntu hauetan beteta eta aurkeztuta:
- Boto-ontziak Algortako eta Areeta-Romoko herritarren arretarako bulegoetan, Fadurako eta Gobelako kiroldegietan, Billamonteko Kultur Etxean, Romoko Kultur Etxean eta San Nikolas liburutegian.
- Informazio-moduluak honako puntu hauetan:
- Fadurako kiroldegiko hall-ean, irailaren 7an, osteguna.
- Areetako Geltoki plazan: Irailaren 8an eta 9an, ostirala eta larunbata
- Bidezabaleko anbulatorioa dagoen plaza: Irailaren 11n eta 12an, astelehena eta asteartea
- Gobelako kiroldegiko sarreraren ondoan: Irailaren 13an, asteazkena
- Maidagan parkean: Irailaren 14n, osteguna.
- Algortako Geltoki plazan: Irailaren 15ean eta 16an, ostirala eta larunbata. - Informazio-puntuek ordutegi hau izango dute: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Algortako, Areetako eta Bidezabalgo geltokien eta Andra Mariko kiroldegiaren inguruan jarri diren postontzietan inprimakia sartuz.
- Inprimakiak eskuragarri daude boto-ontzi bat dagoen udal-lokaletan.