Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Zeugaz Getxo logo ofiziala
  • Euskera Aukeratu hizkuntza Elegir el idioma
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Hasiera
  • Prozesuak
  • Laguntza

2024 Parte-hartze izaerako aurrekontuak - II FASE (Emaitzak)

Resultados finales

2 fasetatik 2.a
II. fasea (Proiektuen bozketa)(Amaituta) 07/09/2023 - 17/09/2023
Ikusi faseak
  • Emaitzak
  • Puntuatu zortzi proiektuak
  • Informazio-modulua
  • Lehen Fasea (Informazioa)
  • proposamenak
  • Segunda Fase (Información)

Otsailaren 9tik martxoaren 5era bitartean, aurrekontu horien lehen fasea egin zen, eta Getxoko herritarren 1.310 ekarpen baliodun jaso ziren.(paperean egindako proposamenak eta Zeugazen bidez egindakoak batuta) Ekarpen eta iradokizun horiek teknikoki eta ekonomikoki aztertu dituzte udal langileek, 2024ko aurrekontuetan zein sar daitezkeen ezartzeko.


Zertan datza lehen fasea?


Nork har dezake parte?

  • Getxon erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edozein herritar.
  • Getxoko Udaleko erakundeen erregistroan izena emanda duen edozein erakunde.
  • Helbide soziala edo establezimendu iraunkorra Getxon daukan edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresen elkarte, profesionalen elkargo, zuzenbide publikoko korporazio edota bestelako erakunde, baldin eta nortasun juridikoa esleitu bazaie, antolamendu juridikoarekin bat etorriz.


Zer motatako proposamenak aurkez daitezke?

  1. Getxoko Udalaren eskumenekoak izan behar dira.
  2. Interes orokorrekoak eta herritar guztientzat interesgarriak izan behar dira (proposamenak udalerri osoaren ongizatea lortzea izan behar du helburu, kolektibo handi batena, eta ez interes partikularrak edo pribatuak asetzen saiatzea).
  3. Prozesuaren xede den parte-hartze izaerako prozesuari buruzko urteroko aurrekontu-ekitaldian finantzatu behar dira.
  4. Proposamenak gauzatu daitezen, bideragarriak izan behar dira baliabide tekniko, juridiko eta ekonomikoei dagokienez, bai eta giza baliabideei dagokienez ere.
  5. Zehatzak eta ekonomikoki ebaluatu ahal direnak izango dira, eta era ulergarrian planteatuko dira.
  6. Ezin izango da laguntza ekonomikorik, dirulaguntzarik, bekarik, saririk edo langileen kontrataziorik eskatu.
  7. Proposamenak gauzatu gabe egon beharko dira eta ez dira beste udal-proiektu batzuen bidez edo beste edozein arlo edo erakunde autonomoren bidez gauzatzen ari izango, ezta aurreko aurrekontuetan edo parte-hartze izaerako prozesuetan onartuta eta/edo gauzatuta egongo ere.
  8. Proposamenen edukia ez da legez kanpokoa, iraingarria edo baztertzailea izango, eta dagoen lege-esparru juridikoa errespetatuko du


Proposamenak aurkeztu daitezke, bai online (parte hartzeko, izena eman behar da Zeugaz-en ), plataforma honen bitartez, bai aurrez aurre (fisikoki). Paperezko inprimakia bete dezakezu (deskargatu hemendik, beherago, "Honekin lotutatko agiriak" atalean) eta honako toki hauetako batean utzi:

  • Kutxak: Algortako (Torrene) eta Areeta/Romoko (Ogoño) herritarren arretarako bulegoak; Fadura eta Gobela kiroldegiak; Algortako Kultur Etxea (Villamonte), Romo Kultur Etxea eta San Nikolas liburutegia.
  • Postontziak: Areeta, Algorta eta Bidezabal metro-geltokien inguruan eta La Venta eraikinetik gertu.


Horrez gain, "Informazio modulua" bat jarriko da udalerriko hainbat tokitan, herritarrei laguntza eskatzeko eta prozesu honetan parte hartzera bultzatzeko:

  • Fadura kiroldegia (hall-ean mahaia): otsailak 17, ostirala
  • Areetako Eskola plaza: otsailak 24 eta 25, ostirala eta larunbata
  • Maidagan parkea: otsailak 27, astelehena
  • Gobela kiroldegia: otsailak 28, asteartea
  • Bidezabaleko anbulatorioa dagoen plaza: martxoak 1 eta 2, asteazkena eta osteguna
  • Algortako Geltoki plaza: martxoak 3 eta 4, ostirala eta larunbata


  • Zeugazen jasotako proposamenak
  • Paperean jasotako proposamen guztien zerrenda
  • I.Fasea. Liburuxka
  • Laguntza orokorra
  • Datuen babesa, erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Zeugaz Getxo Twitterren Twitter
  • Zeugaz Getxo Facebooken Facebook
  • Zeugaz Getxo You Tuben YouTube
Creative Commons lizentziarekin Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidim logoa

Berretsi

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Pasahitza ahaztu duzu?