Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Zeugaz Getxo logo ofiziala
  • Euskera Aukeratu hizkuntza Elegir el idioma
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Hasiera
  • Prozesuak
  • Laguntza

Getxoko udalerrian kalez kaleko salmentari buruzko ordenantza berria egiteko kontsulta publikoa - BUKATUTA

#kalezkale 2022ko urriaren 20tik azaroaren 03ra arte

1 fasetatik 1.a
I. Fasea (ekarpenak jasotzea) 20/10/2022 - 03/11/2022
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • Ekarpenak
Laguntza
Laguntza
Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
  • plangintza estrategikoaren prozesua;
  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
  • hiri-espazio baten diseinua;
  • politika publikoen plana
Itxi laguntza

Title

Getxoko udalerrian kalez kaleko salmentari buruzko ordenantza berria egiteko proiektua du Udalak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legearen 133. artikuluak jartzen duena betez, ordenantzaren proiektua egin aurretik kontsulta publikorako epe bat irekitzen da.

Hiritarren eta aldaketaren eragina jasan dezaketen erakundeek, hau Udalaren web orrian argitaratu (urriak 19) eta biharamunetik 15 egun naturaleko epean, hau da, 2022/11/03ra are, beraien ekarpenak egin ditzakete Zeugaz "plataforma" honen bidez edo idazki bat aurkeztuz, honako bide hauetakoren baten bitartez:

  • Aurrez aurre Getxoko Herritarren Arretarako edozein bulegotan (aldez aurretiko hitzorduarekin): hitzordua
  • Posta arruntez, helbide honetan: Herritarren Segurtasunerako Arloarentzat (Babes zibila), Foru kalea 1, 48992 Getxo: inprimakia
  • Getxoko Udalaren web orriko Administraziio Elektronikoko Bulegoan eskuragarri dagoen Erregistro Telematikoaren bidez: lotura


a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Salmenta Ibiltariari buruzko indarrean dagoen Udal Ordenantza laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean onartu zen, eta udalerri osoan kalez kaleko salmenta egiteko debeku orokorra ezarri zen.

Ondoren, Udalak debeku orokor horren salbuespen batzuk onartu zituzten, kasu horien jai-izaera tradizionala eta/edo izaera herrikoia kontuan hartuta. Geroago, salbuespenak zabaldu ziren, eta zenbait kasutan kalez kaleko salmenta baimendu zen.

Ordenantza indarrean sartu zenetik, jarduera mota horren eskaria gero eta handiagoa da udalerrian, modalitate guztietan, eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen jardueran inplikatutako pertsonen eskaria ere aldatu da, behar berriak sortuz. Eskari hori lehen sektoreko produktuen aldizkako merkatua ezartzean gauzatu da, nekazaritza-sektorea, hain zuzen ere.

Bai egungo ordenatza indarrean jarri zenetik igarotako denborak, bai ekainaren 25eko 7/2008 Legeak Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legean (EAE) egindako aldaketek, bai eta Zerbitzuen 2006/123/EE Zuzentararuak, kokatzeko eta zerbitzuak emateko askatasunari buruzkoak, ezarritakoak ere bai, gai hori arautzen duen udal-araudia orokorrean berrikustea justifikatzen dute, eguneratzeko eta lege-esparru berrira egokitzeko, bai eta kontsumitzaileek eta inguruko faktore ekonomiko eta sozialek eskatutako aldaketetara egokitzeko ere.

b) Onartzeko beharra eta egokitasuna

Azaldutako arazoak konpontzeko, beharrezkoa da Kaleko Salmentari buruzko Ordenantza berria onartzea. Era berean, arau berriak argitasuna eta segurtasun juridikoa ematen ditu, testu bakar batean jasoko duen kaleko salmentaren erregulazio osoa, eta baimendutako eta debekatutako kasuen irismena zehaztuko du.

Azken batean, epe luzerako indarraldia izango duen ordenantza bat sortu nahi da, udalerriko errealitate sozio-ekonomiko berrira egokitua eta merkataritza-jardueraren erregulazioa kalez kaleko salmentaren modalitatean jaso duena.


c) Arauaren helburuak

Hauek dira arauaren helburuak:

  1. Kalez kaleko salmentaren arloan indarrean dagoen legeriara egokitzea, bai eta aplikatu beharreko beste gai batzuetara ere.
  2. Testu bakar batean biltzea kaleko salmentaren kasu arautzaile guztiak, eta horiek ekarriko du tokiko arau-esparru eguneratu bat izatea, egungo eta etorkizunerko beharrei erantzungo diena.
  3. Getxoko Udalari kalez kaleko salmentarako baimenak emateari buruzko prozedurak laguntzea.
  4. Merkataritza- eta zerbitzu-jardueretan inplikatutako pertsonen segurtasun juridikoa indartzea.


d) Egon daitezkeen beste aukera arautzaile eta ez-arautzaile batzuk

Erregulazio-mailan, beharrezkoa da udalerrian sortutako tokiko araudi erregulatzaile bat izatea. Adibidez, merkatu ez-sedentarioak antolatzeko eta kudeatzeko modalitateak edo merkataritza-praktika berriak ezartzea kaleko salmentaren eremuan. Hori guztia arlo horretan aplikatu beharreko indarreko legeriaren arabera.

Ez da bestelako irtenbide alternatiborik identifikatzen.

Honekin lotutako agiriak

Iragarkia gaztelaniaz pdf 300 KB

Kontsultaren iragarkia gaztelaniaz
Deskargatu artxiboa

Iragarkia euskaraz pdf 200 KB

Kontsultaren iragarkia euskaraz
Deskargatu artxiboa

Informe sobre las aportaciones presentadas en el trámite de consulta pública pdf 200 KB

Txosten honen helburua da aurkeztutako ekarpenak jaso eta aztertzea, Salmenta Ibiltariaren Ordenantza berria egiteko proiektuan sartzea.
Deskargatu artxiboa

Kontsulta publikoaren izapidean aurkeztutako ekarpenei buruzko txostena pdf 200 KB

Txosten honen xedea da aurkeztutako ekarpenak jaso eta aztertzea, kalez kaleko salmentari buruzko ordenantza berria egiteko proiektuan sartzeko.
Deskargatu artxiboa

Ekarpenak Ikusi (10) proposamenak

Ordenantzako hainbat artikulu aldatzeko proposamenak
Avatar Pello Fuente
Prozesu parte hartzailearen azken eguna izanik, eta aurretiaz jakinarazi ez zaigunez, baserriko...
  • Noiz sortua
    03/11/2022
  • Ohar kopurua: 0
Ikusi proposamena Ordenantzako hainbat artikulu aldatzeko proposamenak
Propuesta de cambio del artículo 4
Avatar Pello Fuente
Añadir al artículo 4 lo que se propone.
"Artículo 4. Mercados periódicos ubicados en lugares...
  • Noiz sortua
    03/11/2022
  • Ohar kopurua: 0
Ikusi proposamena Propuesta de cambio del artículo 4
Propuesta de cambio del artículo 11
Avatar Pello Fuente
"Artículo 11. De los puntos de venta.
2. No se autorizará la venta ambulante de productos...
  • Noiz sortua
    03/11/2022
  • Ohar kopurua: 0
Ikusi proposamena Propuesta de cambio del artículo 11
GExoko kalezkaleko salmentari buruzko ordenantza berria egiteko kontsulta publikoa
Avatar Lander Labajo Laraudogoitia
Prozesu partehartzailearen azken eguna izanik, eta aurretiaz enteratu ez garenez, neu Lander...
  • Noiz sortua
    03/11/2022
  • Ohar kopurua: 0
Ikusi proposamena GExoko kalezkaleko salmentari buruzko ordenantza berria egiteko kontsulta publikoa
Ikusi (10) proposamenak
Zer erabaki Getxo udalerrirako kalez kaleko salmentari buruzko ordenantza berria
Nork parte hartzen du Hiritarrak eta erakundeak
Nola erabakitzen da? ekarpenen bitartez
Antolakuntza eremua Herritarren Segurtasunerako Arloa (Babes zibila)
Sustatzailearen taldea Getxoko Udala
Hasiera-data 2022(e)ko Urriak 20
Bukaera-data 2022(e)ko Azaroak 3
Erreferentzia: GTX-PART-2022-10-14

Partekatu:

link-intact Partekatu esteka

Partekatu esteka:

Mesedez, erantsi kode hau zure orrian:

<script src="https://zeugaz.getxo.eus/processes/kalezkale/embed.js"></script>
<noscript><iframe src="https://zeugaz.getxo.eus/processes/kalezkale/embed.html" frameborder="0" scrolling="vertical"></iframe></noscript>

  • Laguntza orokorra
  • Datuen babesa, erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Zeugaz Getxo Twitterren Twitter
  • Zeugaz Getxo Facebooken Facebook
  • Zeugaz Getxo You Tuben YouTube
Creative Commons lizentziarekin Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidim logoa

Berretsi

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Pasahitza ahaztu duzu?