🤳GALDETEGIA
Getxoko Udalak klima-aldaketara egokitzeko neurria gisa babesleku klimatikoen sarea diseinatzeko proiektua abiarazi du, herritarrak muturreko beroaren eta bero-boladen aurrean babesteko helburua duena. Proiektu honen baitan udalerriko kanpoaldeko zein barrualdeko babesleku klimatikoak identifikatu dira: bero handiko egunetan herritarrek fresko egoteko erabili ahalko dituzten eremuak, hain zuzen ere. Aipaturiko eremuak gune fresko eta irisgarriak izango dira eta edozein herritarrek izango du bertaratzeko aukera.
Honen bidez zure ekarpena egin ahal izango duzu, identifikatutako babeslekuei buruz zure iritzia emanaz edota berriak proposatuz.
ANIMATU ETA PARTE HARTU! 👉 HEMEN