Partaidetza-topaketa

Ekaina

22

2024

  • Muxikebarri

    Avenida Basagoiti 77, Algorta, Guecho, Vizcaya, País Vasco

    Balanar Aretoa

  • 09:30 AM - 13:30 PM CEST
OpenStreetMap - Avenida Basagoiti 77, Algorta, Guecho, Vizcaya, País Vasco

Bertaratuen kopurua

30

♿ Asistencia especial

Servicio de asistencia para personas con movilidad reducida

Avatarra: Topaketa ofiziala Topaketa ofiziala

Jasotako proposamenak entzun ostean elkarlanean arituz proposamenak eta ideiak sortzeko saioa. Askotariko metodologiak baliatuta eta jasotako ekarpenetatik abiatuta, parte-hartzaileei animatuko zaie prototipoak diseinatu ditzaten ekipamenduaren erabilerak eta beharrak identifikatze aldera. Parte hartzeko topaketan, originaltasuna, bideragarritasuna eta osagarritasuna aintzat hartuta baloratuko dira ideiak, proposamenak eta ekarpenak; ez da ekarpenen kopurua edo bozketa-sistema kontuan hartuko. Ezinbestekoa da izena ematea.

Gai-zerrenda

Harrera [09:30 - 10:00]

Parte-hartzaileei harrera.

Ongietorria egin [10:00 - 10:05]

Erakundearen agurra eta San Nikolas 23ko prozesuaren aurkezpena.

Laneko planaren aurkezpena [10:05 - 10:10]

Jardunaldiaren garapenari buruzko helburuak eta xehetasunak.

Pertsonak konektatzea [10:10 - 10:30]

Mugimendu-dinamika espazioan, pertsonen arteko konexioa eta topaketa bultzatzeko.

Bildutako ideiei lotutako 5 gai jorratzea [10:30 - 11:30]

Taldean lan egitea, prozesuan bildutako ideietatik abiatuta aurrera egiteko printzipioei lotutako gaietan, hala nola ekipamenduari eman beharreko erabilerari dagokionez eta espazioan egin beharreko jarduerei dagokienez.

Etenaldia – kafea [11:30 - 11:55]

Eraikuntza. Etorkizunak eraikitzea [11:55 - 12:45]

Taldean lan egitea, unean uneko kontzientzia eta aurreko dinamikan bildutako ideiak oinarri hartuta ekipamendurako erabilera-proposamenen bost prototipo sortzeko.

Bateratzea [12:45 - 13:25]

Osoko bilkuran bost proposamenak aurkeztea.

Amaiera [13:25 - 13:30]

Eskerrak ematea, hurrengo urratsak zehaztea eta bilera amaitzea.

Topaketaren akta

Horiek izen ematea egiaztatu ondoren, parte-hartzaileei harrera egin zien talde bideratzaileak. Jendea iristen zen bitartean, topaketaren aurreko lanean bildutako ideiak berrikustea iradoki zen. Ideia horiek aretoko hormetako batean zeuden jarrita. Ondoren, taldea aurkeztu zen eta topaketaren aurretik egindako bidearen laburpena eskaini zen. Bilkuraren helburuak, prozesuaren mugak, lan-plana eta lankidetzarako arauak azaldu ziren.

Saioaren lehen zatian, elkar ezagutzera eta aldez aurreko ideiak partekatzera bideratuta, dinamika labur batek taldea espazioan kokatzen hasteko balio izan zuen. Bigarren dinamikaren aurreko urratsa bi zirkulu zentrokide osatzea izan zen, parte-hartzaileek beren burua aurkez zezaten eta Portu Zaharrarekin duten lotura eta eraikinaren etorkizunari buruzko itxaropenak konpartitu zitzaten.

Espazioan egindako mugimendu berri batek pertsonak topaketaren aurreko elkarrizketetan eta lan-topaketetan detektatu ziren bost zertarakoetan kokatzeko balio izan zuen. Horixe izan zen eraikinaren bost helburuei edo zertarakoei erantzuteko behar diren espazioaren jardueretan eta beharretan sakontzen hasteko abiapuntua.

Kafearen ondoren, taldeak maketa zentral bat prestatu zuen eta prototipoak sortzeko materialak banatu zituen. Mahaiei zenbakiak esleitu zitzaizkien eta proposamen integralak sortzeko helburua azaldu zen. Talde bakoitzak prototipo oso bat landu zuen, espazioa eta jarduerak etorkizun hurbilean irudikatuz.

Lau prototipo oso sortu ziren, aldez aurretik landutako ideiak gaikako taldeetan integratu zituztenak. Lau taldeetako bakoitzak bere prototipoa aurkeztu zien gainerako parte-hartzaileei.

Talde bideratzaileak hurrengo urratsak azaldu zituen eta ebaluazio-fitxak banatu ziren.

QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

Partaidetza-topaketa

QR kodea