Aldaketak hemen "Izen proposamena: San Nikolas"

Gorputza (Euskara)

  • +1980-2000 hamarkadetan espazio horren zati bat Portuko emakume batzuek erabili bazuten ere /eta beste batzuk bertan bizi izan baziren ere), eraikin horrek historia luzeagoa eta esanguratsuagoa du. XVII. mendean baseliza, XVIII. mendean parrokia bihurtu zen. Izan ere ordura arte Andra Mari zen Getxoko parrokia, eta han zegoen herriaren epizentroa. Portua handitzean (eta harekin Algorta sortzean), bertoko biztanleek baseliza parrokia bihurtzea eskatu zuten (Andra Mari urrun baitzegoen), bai eta lortu ere. Beraz une horretan sortu zen San Nikolas parrokia, eta horrekin Algortan autonomia hartu zuen Andra Maritik. Esan daiteke beraz Algortaren bihotza dela eraikin hau. Horregatik, izenak, bereziki, bihotz hori azpimarratu beharko luke. Eta San Nikolas izena litzateke hori ondoen islatzen duena.
  • +Portu Zaharrean (inguruko portu guztietan bezala) emakumeek izan duten protagonismoa aitortzeko, zerbait proposatu liteke eraikinaren barruan: eraikineko aretoetako bat haien izenekin izendatu (Miren Larrea, Txokoko emakumeak, Helenaren bazterra…). Baina kontuan hartuta aurrera begira geratuko dena ez direla ezagutu eta maitatu ditugun emakume hauek, eraikin horren esangura historikoa baizik.

Izena (Euskara)

  • +Izen proposamena: San Nikolas