Informazioa webgunean erabiltzen diren cookiei buruz
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean, haien errendimendua eta edukia hobetzeko. Cookieei esker, parte-hartzailearen esperientzia eta eduki pertsonalizatuagoak eskain ditzakegu sare sozialetako gure kanaletatik.
Cookien konfigurazioa
Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.
Funtsezkoak
Cookie horiek webgunearen funtsezko funtzionaltasuna ahalbidetzen dute eta parte-hartzaileak seguru mantentzen laguntzen dute. Automatikoki gordetzen dira nabigatzailean eta ezin dira desaktibatu.
Izena
Zerbitzua
Expiration
Deskribapena
_session_id
Webgune hau
(Cookie)
sesión
Webguneei aukera ematen die parte-hartzaileari webgune baten barruan gogorarazteko, webguneen artean mugitzen denean.
decidim-consent
Webgune hau
(Cookie)
1 año
Informazioa gordetzen du parte-hartzaileak webgune honetan baimendutako cookieei buruz.
pwaInstallPromptSeen
Webgune hau
(Memoria lokala)
persistente
Egoera gordetzen du, parte-hartzaileak ikusia badu web aplikazio progresiboaren (PWA) instalazioaren jakinarazpena.
Lehentasunak
Cookie horiei esker, webguneak gogora ditzake iraganean webgune honetan hautatu diren aukerak, parte-hartzaileei esperientzia pertsonalizatuagoa emateko.
Analitikak eta estatistikak
Cookie hauek erabiltzen dira webguneko ikusleak neurtzeko eta analizatzeko, webgunea hobetzen laguntzeko helburuaz.
Marketina
Cookie hauek web orria erabiltzeko moduari buruzko informazioa biltzen dute eta erabil daitezke zuri zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko parte hartzen duzun gune desberdinetan.
Kontuz! Off-line lan egiten ari zara. Bisitatzen ari zaren orriaren cache bertsioa da hau, agian edukia ez dago eguneratuta.
+AZKEN HELBURUA: GETXOKO GAINERAKO AUZOAK ETA PORTU ZAHARRA BERRIRO ELKARTU.
+
+Portu Zaharrak ere, munduko beste auzune askok bezala, gentrifikazio prozesua bizi du. Populazio murritza du, baina ostalaritzak erakarritako jendearekin bete egiten da une jakin batzuetan. Bitartean Getxoko gainerako auzoetako jende asko (ingurukoak bereziki) ez da Portu Zaharrera etortzen, San Nikolas plaza edo Basagoiti etorbidea herriko jendez betetzen diren bitartean. Proiektuaren azken helburua, beraz, honakoa litzateke: herriko jendea Portu Zaharrera normaltasunez eta maiztasunez erakarriko duen gune bat izatea. Honek lagun lezake gentrifikazioak sortzen dituen kalteak orekatzen, inori (ez biztanleei, ez ostalariei) ezer kendu gabe; eta auzoko bizitasuna eguraldiaren, sasoiaren edo lan-astearen mugetatik askatuz.
+
+
+PROPOSAMENA: MAILA ERTAIN-TXIKIKO KULTUR EKITALDIETARAKO ARETO BAT.
+Getxok baditu maila ertain-handiko kultur ekitaldiak egiteko gunerik; baina eskasagoa da maila ertain-txikiko ekitaldiak gauzatzeko guneen eskaintza. Kontzertu txikiak, zinema emanaldi berezituak, liburuen aurkezpenak, ikastaroak, hitzaldiak e. a., askotan, xumeegiak dira Muxikebarri bezalako espazioetan egiteko. Baina demanda hor dago, egon. Adibide gisa esan dezagun Azebarri Elkartean (Algortako periferian eta baldintza fisiko eskasagoekin) 2023an soilik era honetako 70 kultur ekitaldi burutu zirela; eta batzuk jadanik ezingo dira egin, gehiegizko arrakasta dutelako (Taberna Ibiltaria kasu). La Bentan egiten diren ekitaldiek ere demanda bera erakusten dute.
+
+
+EBATZI BEHARREKOAK: ESPAZIO FISIKOA ETA KUDEAKETA.
+Proposamen hau aurrera ateratzeko lehen baldintza espazio fisikoaren antolaketa litzateke. Gaur egun duen egitura oso egokia izan liteke maila ertain-txikiko ekitaldiak antolatzeko (120 metro koadro inguruko areto nagusia, gehi terraza, eta areto txiki bat).
+
+Bigarren baldintza kudeaketa litzateke. Horretarako herriko kultur talde eta eragile sozialekin hitz egin beharko litzateke, kudeaketa egokiena lortzeko asmoz, eta Portu Zaharreko biztanleak ahaztu gabe. Portua eta gainerako auzoen elkargune izan behar badu, guztion arteko gobernantza izan beharko du.
Izena (Euskara)
+Maila ertain-txikiko kultur ekitaldietarako lekua
Baieztatu
cookie guztiak aktibatu behar duzu eduki hau ikusi ahal izateko.