Daniela Huber: "Ondo legoke bizilagunok eraikinaren ordutegiak eta jarduerak kudeatu ahal izatea"

es Daniela Huberhttps://zeugaz.getxo.eus/admin/participatory_processes/SanNikolas23/components/37/manage/posts/8/attachments/new?locale=es#attachment-description-tabs-description-panel-1 eu Daniela Huber

Avatarra: Argitalpen ofiziala Argitalpen ofiziala

Daniela Huber, Portu Zaharreko alemaniar auzokidea gentrifikazioaren eta turismoaren aurrean komunitate-biziberritzearen alde dago, komunitate-bizitza, bizikidetza eta ikaskuntza sustatzen dituzten espazioak proposatuz.


Daniela, zeintzuk dira Portu Zaharreko auzoan dituzuen arazo nagusiak?

Nire ustez, aurre egin beharreko arazo handienetako bat turismoaren masifikazioa da. Horrek eragin negatiboa du gure auzo-bizitzan, ez baitugu nahikoa espazio gure artean komunitatea sortzeko. Espazio horien faltak ideiak, kezkak eta motibazioak trukatzea eragozten digu, eta, horren ondorioz, ez dugu gure artean hitz egiten eta, beraz, ez ditugu besteen inguruabarrak ezagutzen. Isolamendu horrek indibidualismo- eta intolerantzia-giroa sustatzen du. Gainera, eguneko harrera-zentroko mutilekiko arrazakeria-giroa dago, haien istorioak eta beharrak benetan ezagutu gabe.

Badakizu hau Portu Zaharreko jendeak ikusiko duela, ezta?

Bai, eta uste dut garrantzitsua dela guztiok arazo horien kontzientzia hartzea, modu eraikitzailean heldu ahal izateko.


Zer aukera sor daitezke San Nikolas 23ko eraikinaren inguruan auzoko bizitza komunitarioa biziberritzeko?

Espazio hori eskura bagenu, gure bizitza komunitarioa suspertzeko eragile gisa balio lezake. Konektatzeko, ikasteko eta elkar ezagutzeko leku bat izango litzateke, eta horrek besteen kezkekiko dugun ulermena eta enpatia areagotuko luke. Ikastea eta esperientziak partekatzea da gakoa.

Zer jarduera mota egin litezke han?

Gustatuko litzaidake batzarraren bileretarako, auzokideen arteko beste topaketa batzuetarako, interes komuneko tailer eta hitzaldietarako gune bat izatea. Liburuak mailegatzeko sistema duen liburutegi komunitario bat ere izan genezake. Ikasteko eta konektatzeko balio duen edozein jarduera primerakoa izango litzateke. Ez litzaidake gustatuko erabilera turistikorako erabiltzea.

Deskribatu dituzun jarduera horietarako, zer beharko luke eraikin honek?

Ez luke gauza askorik beharko. Uste dut ezin dela sukalde bat inplementatu, baina baliagarria izango litzateke ordutegiak eta jarduerak guk geuk kudeatzea. Bulego txiki bat beharko genuke txandaz arduratzen den pertsona batentzat, internet, mahaiak, aulkiak, liburuetarako apalategiak, txoko atsegin bat besaulkiekin eta mahaitxo bat. Tailerretarako material estandarrak ere bai, hala nola pizarroi bat, proiektore bat eta, agian, ordenagailu portail bat. Sarreran beira-arasa bat ere erabilgarria izango litzateke jarduerak argitaratzeko.

Nola ikusten duzu udalarekiko harremana espazio honen kudeaketan?

Uste dut tokiz kanpo geratuko litzatekeela Udalari baimena eskatu behar izatea gure jarduera komunitarioetarako. Udalak kudeaketa proposamen bat izan behar du eta bertan egon behar du burokrazia, garbitasun eta zaintza kontuetarako. Asteko ordutegi bat ezar genezake, eta, bertan, udalak giltzak emango dizkigu gu geu kudeatzeko, adibidez, asteartetik larunbatera arratsaldeetan. Auzoko pertsona bat edo bi egon daitezke giltzekin, etengabe baimenik eskatu beharrik gabe.

Komunitate-jarduerak eta beste batzuk bereizteko moduari buruzko ideiarik?

Ordutegia zatitu dezakegu, goizak udalak antolatutako jarduera publikoetara eta arratsaldeak erabilera komunitariora bideratuz. Horrek ere aukera emango liguke kanpoko jardueretan parte hartzeko eta gure panorama zabaltzeko. Plazer bat da esperientzia hau partekatzea eta auzokide gehiago inplikatzen ikustea espero dut.

Zatoz eraikinerako erabilerak irudikatzera! 🏢✨

📅 Ekainaren 22ano 🕤 9:30-13:30 📍 Muxikebarrin


QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

Daniela Huber: "Ondo legoke bizilagunok eraikinaren ordutegiak eta jarduerak kudeatu ahal izatea"

QR kodea

0 iruzkin

Iruzkinak desgaituta daude une honetan, baina aurrekoak irakur ditzakezu.

Iruzkinak kargatzen...