San Nikolasen 23ren bilakaera: zergatik eta nola

es 2. saoia eu 2. saoia

Avatarra: Argitalpen ofiziala Argitalpen ofiziala

Joan den ekainaren 5ean bigarren aldiz bildu ginen San Nikolas 23 parte-hartze prozesuaren talde eragilearekin, espazioaren beharrak identifikatzen aurrera egiteko eta horiek Getxoko Udalak kudeatuko dituen proposamenak eztabaidatzeko. Maiatzaren 29ko lehen saioan egindako lana hartuko dugu abiapuntutzat. Bertan, Portu Zaharraren egungo errealitateaz hitz egiteaz gain, funtsezko alderdiak jorratu ziren, hala nola eraikinaren erabilera gidatuko duten printzipioak, eta azken asteotan jasotako erabilera- eta jarduera-proposamenak zabaldu eta zehaztu ziren.


Talde eragileak hainbat jardueratarako gune malgu bat irudikatzen du, tailer eta proiekzioetatik hasi eta sormena eta parte-hartze komunitarioa sustatzen duten jarduera artistiko, teknologiko eta eskulanetakoetaraino. Jarduera horiez gain, elkarteentzako bulego bat, armairua duen aldagela bat, biltegiratzeko gune bat, egoteko eta aisialdirako gune bat, sorkuntza-gune bat eta harrera-gune bat eskatzen dira.


Eraikinean jarduerak egiteko altzarien eta ekipamenduen beharrak ere eztabaidatu ziren, hala nola bileretarako altzariak (mahaiak eta aulki tolesgarriak edo pilagarriak); sofak, mahaiak eta liburutegi txiki bat dituzten espazioak; proiektagailua, bozgorailuak eta wifia; eraikinaren ondare-balioa emateko elementu digitalak edo errealitate birtualekoak; bulegoetarako altzariak (mahaiak, aulkiak eta bulegoko artxibategia); soinu eta argiztapen sistema; espazio seguru bat bermatzeko elementuak eta baliabideak; haurtxoentzako aldagailu bat edo eraikinaren sarrerako jarduerei buruzko informazioa emateko kanpoko kartelak, besteak beste. Panel mugikorrak eta altzari modularrak erabiltzea soluziotzat jotzen da espazioak azkar berrkonfiguratzeko eta egokitzeko.


Saioa amaitu aurretik, talde eragileak ideia batzuk aurreratu zituen eraikina kudeatzeko, hala nola, udal langile iraunkorrak bideratzea eraikinean kudeaketa, zaintza eta bitartekaritzarako, ordutegi malguak mantentzea, jarduerak planifikatzeko parte-hartze komunitarioa izatea, online erreserben eta giltzak eskuratzeko sistema bat ezartzea edo segurtasun-neurriak aztertzea.


Gainera, asteotan hainbat aukera sortu dira eraikinaren izenerako, besteak beste, San Nikolas, Emakumeen txokoa, Miren Larrea aretoa (zati bati erreferentzia eginez, eta ez eraikinari) edo Getxo Hub. San Nikolas 23.


Talde eragilearekin egindako saioak amaitu dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu 10 pertsona horiei, hartutako konpromisoagatik eta aste hauetan egindako lanagatik. Lan hori abiapuntu izango da ekainaren 22an Muxikebarrin egingo den topaketa parte-hartzailean. Bi saio horietan jasotako ideia guztiak, plataforma honen bidez edo sannikolas23@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez jasotzen direnekin batera, jardunaldi honetara eramango dira, eraikinaren etorkizunari buruz lan egiten jarraitzeko, metodologia eta tresna kolaboratiboekin.


Ekainaren 22an itxarongo zaitugu, 9: 30etik 13:30era Muxikebarrin. Eman izena!

QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

San Nikolasen 23ren bilakaera: zergatik eta nola

QR kodea

0 iruzkin

Iruzkinak desgaituta daude une honetan, baina aurrekoak irakur ditzakezu.

Iruzkinak kargatzen...