Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;

  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;

  • plangintza estrategikoaren prozesua;

  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;

  • hiri-espazio baten diseinua;

  • politika publikoen plana

Hilerriaren araudiari dagokionez egindako ekarpenak

BUKATUTA

Prozesu honi buruz

Bukatuta


Getxoko Udalak Getxoko hilerriaren araudi berria onesteko asmoa du, zeina 2004-07-30eko osoko bilkuran onetsi baitzen, eta hala dago jasota Getxoko Udalaren 2022ko arauzko egutegian, bat etorriz Idazkaritza Nagusiaren 1/017 Instrukzioarekin; izan ere, gaur egun indarrean dagoena 2004. urtean onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez eta aipatutako araudia aldatzeko proiektua egin aurretik, ireki da jarraian adierazitako alderdiei buruzko ekarpenak egiteko fasea

Aldaketak eragiten dien herritarrek eta interes legitimoen ordezkari diren antolakundeek ekarpenak egin ditzakete online galdetegi hau betez 2022ko apirilaren 11tik 30era bitartean.

Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak:

Jorratuko den aldaketaren bidez aipatutako ordenantza (kasu honetan, araudia) egokitu nahi da arauzko aldaketetatik eratorritako exijentzietara, herritarrek gaur egun dituzten beharrizanetara eta eman beharreko eskubideen terminologiari nahiz prozedurari lotutako azalpen saihetsezinera.

Hori onestearen egokitasuna eta beharra:

Kontratazio, Ondare eta Etxebizitza Arloak aztertu ditu udal-hilerrian egiten diren ehorzketen lagapenei dagokienez egin beharreko eguneraketak, eta helburu gisa ezarri du indarreko osasun-araudietara egokitzea (202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena, eta hura aldatzen duen azaroaren 20ko 166/2018 Dekretua).

Arauaren helburuak:

Eskuragarri dauden espazioen arabera ehorzteko beharrizanetara egokitzea araua; hala, arauzko dokumentuak erabiliz emakiden administrazio-izapideak arintasunez gauzatuko dira eta horiek azalduko dira, betiere udaleko sarbidea ahalbidetuz. Nolanahi ere, etorkizunean izapide horien eguneraketa fiskala egin ahalko da, dagokion ordenantza aldatuz.

Izan litezkeen bestelako aukerak, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Helburu horiek lortzeko beste araudi bat idatzi beharko litzateke.

Erreferentzia: GTX-PART-2022-04-8