Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Zeugaz Getxo logo ofiziala
  • Euskera Aukeratu hizkuntza Elegir el idioma
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Hasiera
  • Prozesuak
  • Laguntza

Getxoko automobiletan bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak arautuko dituen ordenantza egiteko ekarpenak

2022ko uztailaren 22tik abuztuaren 5era

1 fasetatik 1.a
Ekarpenak biltzea 22/07/2022 - 05/08/2022
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • proposamenak
Laguntza
Laguntza
Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
  • plangintza estrategikoaren prozesua;
  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
  • hiri-espazio baten diseinua;
  • politika publikoen plana
Itxi laguntza

Title

Udalak Getxoko automobiletan bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak arautuko dituen ordenantza bat egiteko proiektua du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epea irekitzen da, ordenantzaren proiektua egin aurretik, ondoren adierazten diren aldeei buruz.


a)  Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Bidaiariak alokatzeko automobilen eskatu ahalako zerbitzu publikoaren erregelamendua 1986/09/24ko osoko bilkuran onartu zen behin betiko. Onartu zenetik 36 urte igaro dira, eta, tresna baliozkoa eta eraginkorra izan den arren, edukia aldatu behar da, kontuan hartuta hura indarrean egon den bitartean aplikatu beharreko hainbat arau-xedapen onartu direla.

Beharrezkoa da Getxoko turismo-automobiletako bidaiarien garraio-zerbitzuak arautuko dituen beste bat onartzea, autotaxiaren araubide juridikoa eguneratzeko, erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea optimizatzeko eta, aldi berean, sektoreko profesionalen lana errazteko.

Ordenantza bat sortu nahi da, epe luzerako indarraldia izango duena.

b)  Onartzeko aukera eta premia.

Getxoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokor berria onartu behar da, Getxoko Udalarentzat eta bere erakunde autonomoentzat norgehiagoka bidez ematen diren diru-laguntzen oinarri arautzaileak testu bakarrean ezar daitezen, bai eta zuzeneko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri komunak ere, indarreko ordenantza argitaratu zenetik izan diren lege-aldaketetara egokituta, bai dirulaguntzen arloan, bai administrazio-prozedura eta sektoreko araubide juridikoaren arloetan.

Epe luzera indarrean egoteko asmoa duen ordenantza bat sortu nahi da, diru-laguntza guztien erregulazioa jasoko duena.

c)  Arauaren helburuak.

Arauaren helburuak hurrengokoak dira.

1.- Diru-laguntzen, administrazio-prozeduraren eta administrazio publikoen araubide juridikoaren arloan indarrean dagoen legeria aplikagarrira egokitzea, baita horretarako aplikagarriak diren gainerako gaietan ere.

2.- Tokiko arau-esparru bat izatea, diru-laguntzak kudeatzeko prozesuak egitea erraztuko duena, bai horiek onartu eta deitzean, bai ondoren kontrolatu eta fiskalizatzean.

3.- Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek diru-laguntzak kudeatzeko prozedurak hobetzen laguntzea.

d) Balizko konponbide arautzaileak eta ez arautzaileak.

Erregulazioari dagokionez, indarrean dagoen legeriara egokitutako tokiko araudi erregulatzailea eduki behar da, Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek toki-eremuan diru-laguntzen kudeaketa normalizatu eta arautzeko.

Ez da bestelako irtenbiderik identifikatu.

e) Parte hartzeko bidea.

Ordenantzaren eraginpean egon daitezkeen herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek, behar bezala identifikatuta, 15 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dituzte Idazkaritza Nagusiko Zinegotzigoari zuzendutako iritziak eta iradokizunak, iragarkia udalaren web-atarian sartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.


Honekin lotutako agiriak

Iragarkia pdf 100 KB

prozesuaren iragarkia
Deskargatu artxiboa

Aurkeztutako ekarpenei buruzko txostena pdf 200 KB

Txosten honen helburua da aurkeztutako ekarpenak jaso eta aztertzea, ordenantza berri bat idazteko proiektuan sar daitezen.
Deskargatu artxiboa

proposamenak Ikusi (1) proposamenak

Funcionabilidad del Taxi en Getxo.
Avatar José Ignacio López Mosquera
El taxi en Getxo al igual que otros servicios del municipio, se tiene que ir adaptando a los...
  • Noiz sortua
    01/08/2022
  • Ohar kopurua: 0
Ikusi proposamena Funcionabilidad del Taxi en Getxo.
Ikusi (1) proposamenak
Zer erabaki Getxoko automobiletan bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak arautzen dituen ordenantza
Nork parte hartzen du Ordenantzaren eraginpean egon daitezkeen herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek,
Nola erabakitzen da? Ekarpenak egiten
Antolakuntza eremua Idazkaritza Nagusiko zinegotzigoa
Sustatzailearen taldea Idazkaritza Nagusiko zinegotzigoa
Hasiera-data 2022(e)ko Uztailak 22
Bukaera-data 2022(e)ko Abuztuak 5
Erreferentzia: GTX-PART-2022-07-11

Partekatu:

link-intact Partekatu esteka

Partekatu esteka:

Mesedez, erantsi kode hau zure orrian:

<script src="https://zeugaz.getxo.eus/processes/taxis22/embed.js"></script>
<noscript><iframe src="https://zeugaz.getxo.eus/processes/taxis22/embed.html" frameborder="0" scrolling="vertical"></iframe></noscript>

  • Laguntza orokorra
  • Datuen babesa, erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Zeugaz Getxo Twitterren Twitter
  • Zeugaz Getxo Facebooken Facebook
  • Zeugaz Getxo You Tuben YouTube
Creative Commons lizentziarekin Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidim logoa

Berretsi

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Pasahitza ahaztu duzu?