Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetu eta intereseko edukiak eta zerbitzuak eskaintze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-politika onartzen delakoan gaude. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu hemen: hemen.
Joan eduki nagusira
Zeugaz Getxo logo ofiziala
  • Euskera Aukeratu hizkuntza Elegir el idioma
    • Castellano
Erregistratu Sartu
  • Hasiera
  • Prozesuak
  • Laguntza

Udal-jabari publikoa okupatzeagatiko Tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko (H epigrafea) trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea udal-bide publikoetan

2022ko irailaren 20tik urriaren 09ra arte BUKATUTA

1 fasetatik 1.a
Ekarpenak biltzea 20/09/2022 - 09/10/2022
Ikusi faseak
  • Prozesua
  • proposamenak
Laguntza
Laguntza
Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
  • plangintza estrategikoaren prozesua;
  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
  • hiri-espazio baten diseinua;
  • politika publikoen plana
Itxi laguntza

Title

Udalak proiektua du Udal-jabari publikoa okupatzeagatiko Tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko (H epigrafea) trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea udal-bide publikoetan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epea irekitzen da, aipatutako ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik, jarraian adierazten diren alderdi hauei buruz.

Herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek, aldaketaren eragina jasan dezaketela uste badute, beren iritziak helarazi ditzakete 2022/10/09ra arte Zeugaz plataformaren bidez edo idazki bat aurkeztuz, honako bide hauetakoren baten bitartez:
•    Aurrez aurre, Getxoko Herritarren Arretarako edozein bulegotan (aldez aurretiko hitzordua): helbideak
•    Posta arruntez, helbide honetan: Foruen kalea 1, 48992 Getxo
•    Getxoko Udalaren web orriko Administrazio Elektronikoko Bulegoan eskuragarri dagoen Erregistro Telematikoaren bidez: erregistroa

 Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak eta aldaketaren helburuak

2022an indarrean sartu zen aparkatzeko zerbitzu arautua erregulatzen duten ordenantzen aldaketa eta horiek erabiltzeagatiko tasa. Aldaketak zerbitzua udalerriko beste eremu batzuetara zabaltzea ekarri zuen. Araudi berri horren ondorioz, aparkalekuen erabilera ekitatiboa ahalbidetuko luketen beste kasu batzuk hauteman dira, hori guztia Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak (PMUS) horretarako ezarritako neurriak kontuan hartuta.

Orain aztertzen ari garen aldaketaren bidez, kasu berri horiek sartu nahi dira araututako aparkatze-zerbitzuaren erregulazioan, eta, ondorioz, beharrezkoa izango litzateke tasaren tarifak onartzea jabari publikoaren erabilera berri horiek ordaintzeko.

Onartzeko beharra eta egokitasuna

TAO baimentzeko kasu berriek berariazko tarifa bat behar dute tasa arautzen duen ordenantzan. Aparkaleku-zerbitzu arautuaren ordenantza aldatzearekin batera onartu behar da. Ordenantza hori izapeidetzen ari da gaur egun.

Arauaren helburuak

Tarifak onartzea Araututako Aparkatze Zerbitzuaren Udal Ordenantzaren erregulazioan sartzen diren kasu berrietarako.

Egon daitezkeen beste aukera arautzaile eta ez-arautzaile batzuk

Ez dago beste aukerarik planteatutako neurriak hartzeko; izan ere, Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauan xedatutakoaren arabera, udalerrietako bideetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeagatiko tasak ezarri behar dira horretako zehazten diren eremuetan, eta ezar daitezkeen mugekin, dagokion ordenantza fiskala onartuz edo aldatuz.

Honekin lotutako agiriak

Iragarkia pdf 60 KB

prozesuaren iragarkia
Deskargatu artxiboa

Iragarkia gaztelaniaz pdf 90 KB

prozesuaren iragarkia gaztelaniaz
Deskargatu artxiboa

Elkarrekin lotutako prozesuak

Aparkaleku Arautuaren Udal Zerbitzuari buruzko ordenantzaren aldaketari egindako ekarpenak (OTA) (PROZESUA AMAITUTA)
Aparkaleku Arautuaren Udal Zerbitzuari buruzko ordenantzaren aldaketari egindako ekarpenak (OTA) (PROZESUA AMAITUTA)

Aparkaleku Arautuaren Udal Zerbitzuari buruzko Ordenantza aldatzeko proiektua martxan jarri du Udala...

#AportacionesOTA
  • Datak
  • Hasiera-data
    19/08/2022
  • Bukaera-data
    18/09/2022
  • Noiz sortua
    15/06/2022
Oraingo fasea:
I. fasea (Ekarpenak)
Parte-hartze Parte-hartze
Zer erabaki Ordenantza Fiskala aldatzea
Nork parte hartzen du Ordenantzaren eraginpean egon daitezkeen herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek
Nola erabakitzen da? ekarpenak eginez
Antolakuntza eremua Getxoko Udala
Sustatzailearen taldea Getxoko Udala
Hasiera-data 2022(e)ko Irailak 20
Bukaera-data 2022(e)ko Urriak 9
Erreferentzia: GTX-PART-2022-09-13

Partekatu:

link-intact Partekatu esteka

Partekatu esteka:

Mesedez, erantsi kode hau zure orrian:

<script src="https://zeugaz.getxo.eus/processes/aparkatzeko22/embed.js"></script>
<noscript><iframe src="https://zeugaz.getxo.eus/processes/aparkatzeko22/embed.html" frameborder="0" scrolling="vertical"></iframe></noscript>

Estatistikak

7

Jarraitzaileak

Zifretan parte hartzea

Erakutsi estatistiken guztiak
  • Laguntza orokorra
  • Datuen babesa, erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
  • Deskargatu Open Data fitxategiak
  • Zeugaz Getxo Twitterren Twitter
  • Zeugaz Getxo Facebooken Facebook
  • Zeugaz Getxo You Tuben YouTube
Creative Commons lizentziarekin Gune hau egiteko, software libre erabili da.
Decidim logoa

Berretsi

Ados Utzi

Mesedez, erregistratu

Erregistratu

Pasahitza ahaztu duzu?