Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;

  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;

  • plangintza estrategikoaren prozesua;

  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;

  • hiri-espazio baten diseinua;

  • politika publikoen plana

Getxo Txukun 2024

Prozesua bukatuta

Sakatu play! Jarri erritmoa parte-hartzeari eta sentitu energía! Entzun hemendik aurrera parte hartzeko prozesuak lagunduko dituen musika. Animatu eta hartu parte!

Egileak: Lore Rouco eta Rubén G. Mateos kolaborazioa Derechos reservados

Prozesu honi buruz

“Getxo Txukun, Auzoz auzo, Kalez kale" ekimena Getxoko Udalak bultzatutako ekimena da, bertatik bertara ezagutzeko dituzun proposamenak, beharrak eta kezkak, zure auzo leku hobea izan dadin.

  •  Zer eremu biltzen du Getxo Txukun 2024 proiektuak?

Bidezabal, Domingo Iturrate Dohatsua, Salsidu eta Ollaretxe Errepidea kaleek mugatutako eremua.

  • Zer jasoko dugu Getxo Txukun programan?

Obra txikietarako aurrekontuarekin egin daitezkeen auzoko hobekuntzak.

  • Zer ez da programa honetan sartzen?

    1. Jarduketa estrategikoak, hala nola kaleak, parkeak eta/edo auzoak osorik berrurbanizatzea, ekipamendu handiak, kiroldegiak, igerilekuak,...

    2. Teknikoki edota ekonomikoki bideragarriak ez dire proposamenak.

    3. Udalaren eskumenekoak ez diren esku-hartzeak.

  • Zer egingo dugu jasotako iradokizun guztiekin?

Iradokizunak teknikoki kuantifikatu, aztertu eta baloratuko dira, egin daitezkeen proposamenei lehentasuna emateko.

  • Nola itzuliko dira emaitzak?

Prozesu horren emaitzak emaitzen txosten batera eraman dira. Txosten hori eskuratu ahalko da Lotutako agirietan, eta gauzatuko diren proiektuei buruzko informazioa inguruko etxe guztietara iritsi den informazio-dokumentu baten bidez. (begiratu lotutako agiriak)

Lagundu zure auzoa hobetzen.

Erreferentzia: GTX-PART-2024-09-21