Anselmo Ardanza: "San Nikolas baseliza, Portu Zaharreko zutabe historikoa eta etorkizunaren katalizatzaile"

es San Nikolas 23 eu Vista de arriba

Avatarra: Argitalpen ofiziala Argitalpen ofiziala

Anselmo Ardanzak, Portu Zaharreko auzo-elkarteko presidenteak, nabarmendu du San Nikolas baselizak portuarentzat eta Algortarentzat duen garrantzi historikoa. Elkarrizketa horretan, Anselmok partekatu du eraikin zahar hori zaharberritzeak auzoko komunitate-bizitza suspertzeko izan dezakeen eragina.


Anselmo, zergatik da horren garrantzitsua San Nikolas baseliza portuarentzat eta Algortarentzat?

Uste dut eraikin hau dela portuko nahiz Algortako jatorria. Marinelen kofradiak 1634an eraiki zuen baseliza da, zeina ondoren San Nikolas baseliza bihurtu baitzen, Algorta hirigune gisa goraldian zegoenean. Nautika-eskola eta beste hainbat erabilera hartu ditu. Horrenbestez, erreferente historiko nabarmena dugu hizpide. Eraikina oso garrantzitsua da auzoko bizitza katalizatzeko eta horren bidez belaunaldi berriek portuari lotutako historia, printzipioak eta balioak ikasi ditzaten, betiere bertako bizikidetza, ikasketa eta hobekuntza bultzatuz.

San Nikolas baselizak nola bildu eta erakutsi dezake bere historiaren zati bat?

Eraikina birgaitzeko fasean murgilduta gaude eta, aldi berean, parte-hartze izaerako prozesu bat egiten ari gara; hortaz, nire ustez bertako arkitektura eta hirigintza ikusarazi behar dira. Barrualdeetarako diseinu bat dagoenean, portuko historia osoa islatu beharko litzateke; garrantzitsua da, besteak beste, San Nikolas baselizako, Marinelen kofradiako eta nautika-eskolako elementu esanguratsuak jartzea. Auzoko gaur egungo historiarekin bateratu behar da hori guztia, multzo koherente bat sortzeko, legatuaren adierazgarria dena.

Nola lagundu dezake eraikin horrek Portu Zaharra biziberritzen?

Nire ustez, eraikin hau eta bere ekipamendu propioa birgaitzeari esker, beren espazioa izango dute Portu Zaharreko kolektiboek, taldeek, eragileek eta auzokideek. Auzoko bizitza hobetzeko eta bertako beharrizan sozial nahiz kulturalei erantzuteko tokia izango da. Halaber, era horretan Getxoko Udalak espazio bat izango du auzotar guztiekin lankidetzan portua hobetzeko helburua duten berariazko lanak egiteko, auzo osoaren mesederako.

Nola irudikatzen duzu ohiko edozein egun eraikina zabalik dagoenean?

Uste dut eraikin hau auzoa biziberritzeko motorra eta dinamizatzailea izan behar dela. Esan bezala, gizarte- eta kultura-jarduerak gauzatzeko toki bat irudikatzen dut, non auzotarrek, bertakoek nahiz kanpokoek, lan egingo baitute auzoaren esentzia hobetzeko, betiere errespetua eta bizikidetza oinarri hartuta. Horrez gain, erkidegoa aberastuko duen belaunaldiarteko prozesua sustatu behar da.

Niretzat nahikoa izango litzateke hemen egiten den edozein jardueraren bidez Portu Zaharreko auzotarrak bertakotzea lortuko balitz. Edozein. Xedea ez da modua eta ez die “zer?” edo “noiz?” galderei erantzun behar. Garrantzitsuena da kolektiboa portuaren parte sentitzea espazio horren bitartez, jardueren izaera edozein dela ere.

Zatoz eraikina ezagutzera!

QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

Anselmo Ardanza: "San Nikolas baseliza, Portu Zaharreko zutabe historikoa eta etorkizunaren katalizatzaile"

QR kodea

0 iruzkin

Iruzkinak desgaituta daude une honetan, baina aurrekoak irakur ditzakezu.

Iruzkinak kargatzen...