Zure proposamena jaso dugu/ Hemos recibido tu propuesta

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Jone Goirigolzarri Garaizar

En evaluación
Zein eremurekin dago lotuta?
Haurtzaroa
Azpiegiturak
Gazteria
Deskribapena
Getxoko ikastetxe publikoetako patioen hobekuntza eta naturalizazioa, herritarren erabilerarako espazio ireki gisa.Proposamenaren helburua eskola-patioetan hobekuntza fisikoak egitea da, besteak beste: Zuhaitzak landatzea eta gune berdeak sortzea, itzala handitzeko eta beroa murrizteko. Jolas-elementu anitz eta inklusiboak jartzea, jarduera mota desberdinak eta elkarbizitza sustatzeko. Atseden eta topaguneak sortzea, bankuekin edo bestelako hiri-altzariekin. Elementu naturalak txertatzea (lur naturala, egurra, landaredia), jolas askea eta naturarekiko harremana sustatzeko. Zoruak hobetzea eta espazioaren antolaketa berria egitea, irisgarriagoa eta seguruagoa izan dadin.
Zergatik? Zertarako?
Getxoko ikastetxe publikoetako patioek jada herritarren erabilerarako espazio ireki gisa funtzionatzen dute eskola-ordutegitik kanpo. Horregatik, aukera ona da haurrei, familiei eta herritar guztiei zuzendutako hurbileko espazio publikoak hobetzeko.
Non?
Eskola-patioetan
Zenbat balioko luke, gutxi gorabehera?

Código QR

Logo oficial de Zeugaz

Jone Goirigolzarri Garaizar

Código QR