Laguntza
Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.
Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:
batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
plangintza estrategikoaren prozesua;
araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
hiri-espazio baten diseinua;
politika publikoen plana
Aurrekontu Parte-Hartzaileak 2025
Emaitzak argitaratzea
Sakatu play! Jarri erritmoa parte-hartzeari eta sentitu energía! Entzun hemendik aurrera parte hartzeko prozesuak lagunduko dituen musika. Animatu eta hartu parte!
Egileak: Lore Rouco eta Rubén G. Mateos kolaborazioa Derechos reservados
Prozesu honi buruz
Getxoko Udalak 2025. urteko Aurrekontu Parte-hartzaileen proiektuak lehenesteko fasean bozkatutako zortzi proposamenetatik zazpi burutuko ditu, fase hori irailaren 12tik 22ra bitartean egin zen. Oraingoan, getxotarrek lehenengo fasean aukeratutako proiektuak bozkatu behar zituzten, bozketa hori urtarrilaren 25etik otsailaren 18ra bitartean egin zen.
Honako proposamen hauek onartu dira:
1.- Aisialdi publikorako espazio bat estaltzea (haur-parkea edo plaza).
2.- Galeako Gotorlekuaren ingurua egokitzea eta garbitzea eta bisita gidatuak egitea bertako historia ezagutzeko. PROIEKTUA ABIAN DAGO
3.- Txurrukan eta Aldapan kalistenia-gune berriak jartzea eta Ereagakoa hobetzea.
4.- Oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza-kanpaina bat egitea. EGINDA
5.- Txakurren aisialdirako gune itxi gehiago. PROIEKTUA ABIAN DAGO.
6.- Azterlan bat egitea Andra Mariko eta Neguriko merkataritza-eremuak sustatzeko. EGINDA
7.- Bizikleta-garbitoki bat jartzea Areetako hondartzaren ondoan. OBRAK HASTEKO ZAIN

Lehenengo bi proiektuak 706.000 eurokoak dira. Hirugarren proiektu bozkatuenaren batura (Gobela kiroldegiko padel- eta tenis-pistak estaltzea, 600.000 eurotan zenbatetsia) 1.000.000 eurotik gorakoa izango litzateke (aurrekontu parte-hartzaileetan ezarritako muga). Hala ere, aurrekontua aprobetxatzeko, 294.000 euro inbertitzeari utziko litzaiokeenez, gainerako proiektuak egingo dira herritarren eskaerei erantzuteko.
Erreferentzia: GTX-PART-2024-01-16