Datuen babesa, erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
Udalaren «Zeugaz.Getxo» parte hartzeko plataformaren datuen babesa, lege-alderdiak eta erabilera-baldintzak
A.- Ekimenaren helburua
Zeugaz Getxo plataformaren bidez, Getxoko Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du modu ireki eta gardenean, herritarrak eta gizarte-eragileak inplikatu nahi ditu kalitate demokratikoaren hobekuntzan, baita udal politika publikoen eta udal jardueren definizioan eta diseinuan ere.
Plataformaren beste helburuetako bat ere bada plataformatik kanpo egiten diren politika publikoen inguruko eztabaidak, diseinuak, balorazioak, negoziazioak, aldaketak, jarraipenak eta ebaluaketak erraztea eta hauei ikusgarritasuna ematea, herritarrei ahalik eta gardentasun handiena eskaintzeko.
B.- Datuen babesaren inguruko oinarrizko informazioa:
Datua pertsonalal "PARTE HARTZEKO PROSEZUAK" tratamenduan sartzen dira; horren arduraduna Getxoko Udala da. (Foruak kalea 1, komunikazioa@getxo.eus).
Tratamendu honek helburua du Gobernantza berriari begira, marjo juridikoaren arabera, herritarrak dinamizatzea.
Hartzaileak: Erabiltzaileak erregistratu eta egiaztatzerakoan ematen duen izen publikoa izan ezik, ez da aurreikusten datu pertsonalen transferentziarik. (legezko betebeharra izan ezik)
Jakinarzten dizugu titularrak eskubidea duela datuak eskuratzeko eta zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, baita bere datuen trataera mugatzeko edo ukatzeko ere, Udalaren posta helbidera edo datuak@getxo.eus (datuak babesteko ordezkaria) helbidera edota lotura honen bitartez idatzizko jakinarazpena bidaliz, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri bat sartutak, edo Udalaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen kudeaketa elektronikoa hasiz.
Informazio gehiagorako: www.getxo.eus/datuak
- Tratamenduaren arduraduna: Getxoko Udala
- Tratamenduaren helburua: Getxoko parte-hartze prozesuetan modu aktiboagoan parte hartzeko interesa duten pertsonekiko harremana kudeatzea, erabiltzaileek argitaratu ahal dituzten iritzi politikoak barne.
- Tratamenduaren lege-oinarriak: erabiltzailearen tratamendua baimena da, erabilera-baldintzak onartuz.
- Datuak jasoko dituzten pertsonak: datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharren kasuan izan ezik.
- Eskubideak: sartze-, zuzentze- eta ezeztatze-eskubideak, baita aitortutako beste eskubide batzuk ere, esteka honen bidez egin dezakezu
- Informazio gehigarria: Datuen babeserako politika osoa kontsultatu dezakezu hemen Pribatutasun-politika
C.- Erabilera-baldintza hauen aplikazio-eremua:
Plataforman parte hartzeko erabilera-baldintzak plataforman parte hartzen duten pertsona guztientzako dira aplikagarriak. Izena emateko unean baldintzak onartzea eskatuko da.
Getxoko Udalak beretzat gordetzen du baldintzak aldatzea eta baldintza horien azken bertsioa hemen argitaratuko du. Etorkizuneko aldaketen berri izateko, gomendatzen dugu noizean behin orrialde hau bisitatzea. Erabiltzaileei aldaketak jakinaraziko zaizkie horiek pribatutasunari eta/edo segurtasunari eragiten dietenean.
D.- Plataforman parte hartzearen ezaugarri orokorrak
Plataforman izena eman duen eta 16 urte baino gehiago dituen edozein pertsona fisikok har dezake parte. Erabilera-baldintzak onartuz izena eman pertsonak aitortzen du 16 urte edo gehiago dituela. Plataformak luzatzen du aukera erakunde, kolektibo, talde, erakunde komunitario eta hiriko beste eragile garrantzitsu batzuek izena emateko aukera luzatzen du.
Plataforma hau hiria hobetuko duen herritarren parte-hartzea sustatzeko topagunea denez, erabiltzaileek helburu horrekin bat datorren erabilera arduratsua egin beharko dute.
Getxoko Udala ez da erabiltzaileek egin dezaketen erabilera desegokiaren erantzulea, ezta horiek bertan partekatzen dituzten edukiena ere. Erabiltzaile bakoitza plataforma modu egokian erabiltzearen erantzule da, baita partekatzen dituen eduki eta iritziena ere.
Debekatuta dago legez kanpoko edo baimendu gabeko edukiak partekatzea. Era berean, ezin izango da honako ezaugarri hauek dituen informaziorik partekatu:
- Faltsua edo engainagarria izatea;
- Udalaren edo edozein hirugarrenen eskubideren bat urratzea, hala nola copyrighta, marka erregistratuak edo jabetza intelektual zein industrialarekin lotuta dagoen beste edozein eskubide;
- Hirugarren baten intimitatea urratzea, hala nola izena, parte-hartzaileen telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkiak edo bestelako parte-hartzaileen datu pertsonalak argitaratzea;
- Birusak, troiarrak, robotak edo webgunea zein Udalaren edo hirugarren baten sistemak kaltetu ditzakeen edozein programa erabiltzea, baita plataformaren funtzionamendurako diseinatutako neurri teknikoak saihesteko erabilitako baliabideak erabiltzea ere;
- Erabiltzaileei spama bidaltzen saiatzea edo sistema gainkargatzea;
- Mezu-kate, piramide formako jokoa edo zorizko joko izaera izatea;
- Iragarkiak edo lan eskaintzak argitaratzea bezalako helburu komertzialak izatea;
- Duintasun publikoarekin ados ez egotea eta, ondorioz, edukiak ez du gorrotora bultzatu behar, ez diskriminatu, ez mehatxatu, ez zirikatu behar, ezta zentzu edo izaera sexual, bortitz, zakar edo iraingarririk izan behar ere.
- Lege bat edo arau aplikagarri bat urratzea.
- Eztabaidagai den prozesuarekin harremana ez duten beste proposamen batzuetarako bozka masiboa sustatzeko kanpainak egitea;
- Hainbat erabiltzaile sortzea pertsona ezberdinak direla antzeztuz (astroturfing).
Getxoko Udala ez da erabiltzaileek plataforman partekatutako edukien kalitatearen, originaltasunaren, legezkotasunaren edo segurtasunaren erantzule. Hala ere, erabilera-baldintzak urratzen dituzten iritzi, informazio, iruzkin, proposamen edo fitxategiak plataformatik ezabatzeko eskubidea gordetzen du. Hori guztia plataformaren oinarrizko xedea mantentzeko helburuaz egingo da. Getxoko Udalak, aurretiazko abisurik gabe, beretzat gordetzen du plataforman parte hartzen duen erabiltzaile baten jarduna epe baterako eteteko, edonola ere bere kontua desaktibatzeko, kontuaren edukia ezabatzeko, kontua ezabatzeko edo ohar bat bidaltzeko eskubidea beretzat gordetzen du, horretara mugatu gabe. Horrela jardungo du honako kasu hauetan:
- Plataforman parte hartzeko erabilera-baldintzak urratzen badira.
- Udalak uste badu erabiltzaile horren jarduna kaltegarria dela gainontzekoentzat, webgunearentzat edo Udalarentzat.
- Erabiltzailea da berak partekatutako edukien, gainontzekoei eragindako kalteen eta horien erreklamazioen erantzulea.
Getxoko Udala ez da webgunearen, plataformaren edo partekatutako edukien erabilera desegokiaren erantzule izango, eta ez da pertsona fisiko batek egindako ekarpenen ezta horien egokitasunaren edota horietatik eratorritako emaitzen arduraduna izango ere. Edukiak beste webgune baterako esteka izatekotan Getxoko Udalak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain esteka horretara jotzetik eratorritako kalteengatik ezta esteka horretan egon daitekeen edukiagatik ere. Webgunean edo hirugarren batean edozein arrazoirengatik erabiltzaileen arteko liskarrik sortzekotan, Getxoko Udala ez da liskar horrekin harremana duen edozein motatako erreklamazio, salaketa edo kalteen erantzule izango.
E.- Plataformaren funtzionamendua
Parte-hartzaileak Zeugaz.Getxo plataformara askatasunez eta modu anonimoan sartu eta bertan nabigatu ahalko dute. Erabiltzaileek proposamen bat sortu, babestu edo iruzkinen bat egin nahi badute edo eztabaida batean parte hartu nahi badute, soilik kasu horietan erregistratu beharko dira aldez aurretik. Plataforman iruzkinak egitea edo proposamenak sortzea ahalbidetuko duen erregistroa honako datu hauek adieraziz egin beharko da:
- erabiltzaile izena,
- helbide elektronikoa,
- pasahitza eta
- erabilera-baldintzak onartzea.
Erabiltzaileari 16 urte baino gehiago dituela eta Getxon erroldatuta dagoela adieraziz bere kontua egiaztatzeko eskatuko zaio. Horretarako, erroldarekin zerikusia zuten hiru datu eskatuko dira (NANa, posta-kodea eta jaiotza-data). Datu hauek kontua egiaztatzeko xedearekin baino ez dira erabiliko, eta ez dira geroago erabiliko.
Plataformak aukera ematen du, halaber, entitateei, kolektiboei eta/edo erakundeei alta emateko, eta, kasu horretan, honako datu hauek eskatuko dira: erakundearen izena, arduradunaren izena, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, pasahitza eta erabilera-baldintzak onartzea.
F.- Erabiltzaileek partekatutako edukiaren tratamendurako baldintzak
Baldintza hauek erabiltzaileek dagokion inprimakiaren bidez partekatutako edukiari aplikatu beharreko zehaztapenak ezartzen dituzte. Edukiak ez ditu barne hartzen egiaztapena egiteko unean erabiltzaileak partekatutako izaera pertsonaleko datuak (erabiltzailearen izen publikoa izan ezik). Erabiltzaileak partekatutako eduki publikoa bakarrik hartzen du barne (iruzkinak, proposamenak...). Baldintza horiek hasieran plataforman bidalitako edukiari aplikatuko zaizkio, bai eta ondoren bidaltzen den edo Getxoko Udalean agertzen den edozein edukiri ere:
- Konfidentzialtasun eza: Erabiltzaileak partekatutako informazio guztia gainontzekoek ezagutu ahal izateko modukoa izan beharko da. Horregatik, Getxoko Udalak informazio hori informazio ez konfidentzial bezala tratatuko du.
- Prozedura: Getxoko Udalak erabiltzaileak bidalitako edukian interesa izanez gero, harekin harremanetan jar daiteke informazio gehiago eskatzeko, eta Udalak ez du, gertaera honen ondorioz, erabiltzailearekiko inolako konpromisorik hartuko. Informazio hori ez da konfidentziala izango; hala ere, alderdiek isilpeko informazioa trukatu behar dutela uste badute, konfidentzialtasun-akordioa sinatu ahalko dute. Hori guztia «Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak» atalean ezarritakoaren aurka egin gabe.
- Aurkeztutako edukien publizitatea eta zabalkundea: Plataforman parte hartzen dutenek adierazten dute badakitela eta onartzen dutela emandako informazioa Getxoko Udalaren webguneetan argitaratu ahal izango dela, baita antolatzaileek ekimen honen berri emateko egokitzat jotzen dituzten beste bitarteko batzuen bidez ere.
- Jabetza intelektuala: Aurkakoa adierazten ez bada, erabiltzaileak webgune honetara ekartzen dituen jabetza intelektualak babestutako edukiak Creative Commons lizentzia baten mende geratuko dira
- Jakinarazteko eta kentzeko prozedura: Edozein pertsonak eskatu ahalko du, arrazoiak emanez, lege-oharra eta erabilera-baldintzak urratzen dituzten edukiak kentzea. Eskaera posta elektroniko bidez egin ahalko da: XXXXXXXX. Getxoko Udalak eskaera horiek prozesatuko ditu, eta edozein eduki kendu aurretik dagozkion egiaztapenak egiteko eskubidea gordetzen du
Egilearen eskubideak, informazioa berrerabiltzea eta webgunearen zein bere edukien inguruko beste eskubide batzuk.
Getxoko Udalak webgunearen bidez partekatutako informazio eta datu guztiak berrerabiltzea baimentzen du, honako baldintza hautan:
- Egiletza behar bezala aitortu, lizentziarako esteka bat eman eta aldaketarik egin den adierazi behar du.
- Ezin dezake ulertarazi informazioa berrerabiltzen den ekimena Udalak babestu edo laguntzen duela.
Getxoko Udalak erabiltzaileek igorritako edukiaren gaineko jabetza intelektual edo industrialeko eskubide guztiak errespetatuko ditu, eta ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik, ez zuzenekoa ez zeharkakoa, legezko titularren nahitaezko baimenik gabe edo legeak baimendutako erabileraren baten babesik gabe aurkeztutako edukiak argitaratzetik eta/edo zabaltzetik erator daitekeen edozein eztabaida edo/eta auziri dagokionez, titular legitimoen nahitaezko baimenik gabe edo legeak baimendutako erabileraren baten babesik gabe.
LEGE-OHARRA
Plataforma honetara sartzen diren hiritarrek lege-ohar honetan eta aplikatu beharreko gainontzeko xedapenetan aurreikusitako guztia onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Halaber, konpromisoa hartzen dute edukiak eta zerbitzuak modu zilegian eta egokian erabiltzeko, eta legearen aurkako edo fede onaren aurkako edozein jokabideri uko egiteko.
Zeugaz.Getxo plataforma Getxoko Udaleko Gobernu Irekirako eta Modernizariorako Arloak kudeatzen du.