Iragarkia: udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatu aurreko kontsulta publikoa (San Nikolas plazako aparkaleku-partzelen tasa)
#ConsultaOrdenanza Kontsulta publikoa
Prozesu partaideak
Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeko asmoa du udalak, San Nikolas plazako lurpeko aparkalekuan dauden partzelen erabilera pribatiboagatik kobratu beharreko tasaren zenbatekoa ezartze aldera.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epe bat hasi da, ordenantza fiskala aldatzeko aipatutako proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.
Aldaketaren eraginpean egon daitezkeela uste duten herritarrek eta elkarte esanguratsuek ekarpenak egin ditzakete, inprimaki hau betez eta bidaliz, 2022-05-08ra arte. Egin zure ekarmena!
Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak
San Nikolas plazako aparkalekua 2013. urtean jarri zen funtzionamenduan. Erabaki zen azpiegitura hori egoiliarrek beren ibilgailuak aparkatzeko erabiltzea, eta plazen jabari publikoaren emakida egin zitzaien, 50 edo 25 urterako.
Hala, Algorta inguruan dagoen aparkaleku-beharra aintzat hartuta, ondorioztatu da komeni dela aparkaleku horretan hutsik dauden plazak epe laburragoetarako (urtebeterako, baina gehienez lau urtez luzatu ahalko da epea) adjudikatzeko beste prozedura bat hastea. Proiektuan jaso den ordenantza fiskalaren aldaketaren helburua partzela horiek erabiltzeagatik egoiliarrei kobratuko litzaiekeen tasa ezartzea da.
Onespenaren beharrizana eta aukera
Udalerrian inguruko bizilagunek erabiltzeko aparkaleku gehiago jartzeko beharra dagoelako egin da proposamena, bai eta hiri-espazioa beste erabilera batzuetarako berreskuratzeko ere, bideetan bizi diren herritarrek aparkatzeko duten presioa arintze aldera.
Arauaren helburuak
Aipatutako ordenantza fiskalaren aldaketaren helburua da ezartzea udal-titulartasuneko azpiegitura horretan dauden partzelak erabiliko dituzten egoiliarrek ordaindu beharreko zenbatekoak, tasaren zerga-alderdiak arautzeko xedez.
Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
Ez dago beste aukerarik; izan ere, foru-araudian xedatutakoaren arabera, dagokion ordenantza fiskala onetsi edo aldatu behar da zergak arautzeko.
Partekatu: