Laguntza
Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.
Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:
batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
plangintza estrategikoaren prozesua;
araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
hiri-espazio baten diseinua;
politika publikoen plana
AMAITUTA-Getxobus: pertsonen garraio kolektiboko zerbitzu publikoa erabiltzeko erregelamendu berrirako ekarpenak
ARAUDI BERRIAREN AURRETIKO KONTSULTA PUBLIKOA
Sakatu play! Jarri erritmoa parte-hartzeari eta sentitu energía! Entzun hemendik aurrera parte hartzeko prozesuak lagunduko dituen musika. Animatu eta hartu parte!
Egileak: Lore Rouco eta Rubén G. Mateos kolaborazioa Derechos reservados
Prozesu honi buruz
Getxoko Udalak proiektua du Getxoko udalerrian pertsonen garraio kolektiboko zerbitzu publikoa erabiltzeko araudi berri bat onartzeko, Idazkaritza Nagusiaren 1/017 Jarraibidearekin bat etorriz, Getxoko Udalaren 2026ko Araudi Egutegian adierazten den bezala.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, “ekarpenetarako kontsulta publikoaren fasea ireki da", erregelamendu horren proiektua egin aurretik, jarraian adierazitako alderdiei buruz.
Herritarrek eta erabilera-araudiaren ezarpenak eragiten dien eskubide edo interes legitimoak ordezkatzen dituzten erakundeek ekarpenak helaraz ditzakete ZEUGAZ herritarren partaidetzarako udal-plataformaren bidez, abenduaren 1etik aurrera eta 20 egunez.
Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak:
Erregelamendu honen xedea da ezarri beharreko zerbitzua arautuko duten erabilera-baldintzak ezartzea, erabileraren arau-esparru argia izateko.
Onartzearen beharra eta egokitasuna:
Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuen eta Ingurumenaren Arloak pertsonen garraio kolektiboko zerbitzuaren proposamenak teknikoki aztertu ditu. Proposamen horiek herritarren eskariari erantzuteko beharrezkoak izan daitezke, udalerrian zehar modu jasangarrian garraiatzeko, modu eraginkorrean, intermodalean, ingurumenaren aldetik jasangarrian eta seguruan, integratzailean, inklusiboan eta udalerrian ezarritako garraiobide publikoekin osagarrian. Horrela, herritarrei aktiboki entzuteko partaidetza-prozesua egin ondoren, ezarri beharreko legegintzaldiko planaren neurriaren berri ematen eta bultzatzen da.
Arauaren helburuak:
Erregelamendu honen xedea da Getxobus Getxoko Hiri Garraio Kolektiboko Zerbitzu Publikoaren prestazioa eta erabilera-araubidea arautzea, eta honako hauek arautzea: garraio horiek erabiltzen dituzten pertsonen eskubideak eta betebeharrak, horien eta zerbitzua kudeatzen duen enpresaren edo erakundearen arteko harremanak, eta azken horien eta Getxoko Udalaren arteko harremanen zenbait alderdi.
Litezkeen irtenbide alternatiboak, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak:
Lortu nahi diren helburuak lortzeko, erabilera-erregelamendu bat idatzi behar da, herritarren kontsultaren zati hori amaitutakoan.
Parte hartzeko bideak:
Araudi berriaren eraginpean egon daitezkeela uste duten herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek, behar bezala identifikatuta, beren iritziak eta iradokizunak aurkez diezazkiokete Azpiegitura, Obra eta Zerbitzu eta Ingurumen Saileko Zinegotzitzari, 20 eguneko epean, iragarkia ZEUGAZ udal-atarian sartu eta hurrengo egunetik aurrera, Erregistro Orokorraren bidez (aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Egoitza Elektronikoaren bidez).