Zeugaz eguna

Berrikuntza publikoa demokrazian sakontzeko

06 Mai @ TikiToki Zentroa. Avda. Los Chopos Etorbidea, 48991. Getxo - Bizkaia

Egitaraua

Sarrera

Getxoko Udalak topaketa hau hartuko du Decim/Erabaki/Zeugaz tokiko parte-hartze eta gobernantza demokratikoan erabiltzeari buruzko irakaspenak eta esperientziak partekatzeko, eta plataforma sustatzen ari diren Euskadi-Euskal Herri osoko erakunde eta eragileen arteko lankidetza indartzeko.

Zeugaz Eguna (egitaraua)

Xehetasunak

Decidim herritarren parte-hartzerako azpiegitura digital publiko gisa finkatu da, eta mundu osoko ehunka erakundek erabiltzen dute. Bere eredu ireki eta publiko-komunitarioak gardentasuna, lankidetza eta guztien ongia ekintza publikoaren erdigunean kokatzen ditu. Bartzelonako Udalak sortu zuen plataforma 2017an, eta munduko 450 erakundek baino gehiagok hartu dute, besteak beste, New Yorkek, Helsinkik eta Brasilgo Gobernu Federalak. Hala, teknologia publikoak parte-hartzea eta demokrazia indartzeko duen ahalmena frogatu da.

Hasieratik, tresna berritzaile hori erabiltzearen aldeko apustua lotuta egon da herritarren parte-hartzeak, bereziki tokikotik sustatuta, norbanakoaren eta kolektiboaren arteko lotura-potentzial handia duela eta balio publikoa sortzen duela pentsatzearekin, eta, aldi berean, egungo egoera politiko eta sozialean guztiz beharrezkoa den herritarrekiko harreman-eredu ireki eta zuzen bat artikulatzea eta sustatzea ahalbidetzen duela.

Jardunaldia testuinguru horretan sortu eta planifikatu da, TikiToki Zentroan (Getxo) izango dena, eta bi gune bereizi eta osagarri izango dituena. Goizean, 9:30etik 14:00etara, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Lurraldeko eta Iparraldeko erakunde publikoetako teknikariei eta arduradun politikoei zuzenduta dago topaketa. Hitzaldi eta kasu errealen bidez, Decidimek prozesu parte-hartzaile irekiagoak, gardenagoak eta lankidetzara bideratuagoak artikulatzeko aukera nola ematen duen landuko da.

Arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, espazioa Getxoko herritarrei irekiko zaie, zehazki, udalerriko gazteei, ikuspegi praktiko eta parte-hartzailearekin. Parte-hartzaileek Zeugazek —Decidim-en oinarritutako Getxoko partaidetza-plataformak— taldean eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko tresna gisa duen funtzionamendua zuzenean esperimentatzeko diseinatutako lankidetza-erronka —kutur agendarekin lotuta dagoena— batean parte hartuko dute.

Zeugaz Egunak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazioa du, herritarren eta gizartearen parte-hartzea sustatzeko diru-laguntzen lerroaren barruan.
image

Helburuak

  • Parte-hartze demokratikorako berrikuntza publikoko esperientziak Decim/Erabakirekin partekatzea.

  • Decidim/Erabaki/Zeugaz komunitatea.

  • Erakundeen eta askotariko eragileen arteko topagunea sortzea.

  • Parte-hartze digitalari eta gobernantza demokratikoari buruzko ikaskuntzak eta jardunbide egokiak trukatzea.

  • Parte hartzeko tresnen hedapenaren inguruan lankidetza sustatzea.

Kokapena

  • TikiToki Zentroa (Fadurako kiroldegia)

    Avenida de los Chopos 60, Algorta, Getxo, Bizkaia

  • 11:00 AM - 11:30 AM CEST
  • TikiToki Zentroa (Fadurako kiroldegia)

    Avenida de los Chopos 60 Algorta, Getxo, Bizkaia

  • 10:00 AM - 10:15 AM CEST

Hurrengo elementua orri honetako osagaiak mapan puntu gisa erakusten dituen mapa da. Elementua pantaila-irakurgailu batez erabil daiteke, baina ulergaitza izan daiteke.

Mapa hau ez erabili