Laguntza
Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.
Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:
batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
plangintza estrategikoaren prozesua;
araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
hiri-espazio baten diseinua;
politika publikoen plana
Areetako Geltokia plazako murala aukeratzeko prozesu partehartzailea
Lanak abiatu dira
Sakatu play! Jarri erritmoa parte-hartzeari eta sentitu energía! Entzun hemendik aurrera parte hartzeko prozesuak lagunduko dituen musika. Animatu eta hartu parte!
Egileak: Lore Rouco eta Rubén G. Mateos kolaborazioa Derechos reservados
Prozesu honi buruz
726 getxotarrek eman dute iritzia ‘miren larrea’ muralismo lehiaketako parte-hartze prozesu ez-loteslean
‘Auzotarren mosaikoa’ izan da proposamenik aukeratuena, 235 botorekin
Bertako, estatuko eta nazioarteko artistek aurkeztutako 33 proiektuetako 5 lan finalisten artean bozkatu dituzte
Areetako Geltokia fatxadan islatuko den proiektu irabazlea urrian zehar jakinaraziko du Kultur Etxeak
Emaitzak:

‘Miren Larrea’ muralismo deialdiaren barruan proiektu bat hautatzeko prozesu parte-hartzaile ez-loteslea amaitu ondoren, ‘Auzotarren mosaikoa’ aukeratu dute getxotarrek, Giorgos Gkareth Christou artistak eginiko proposamena, hain zuzen ere. Horiek horrela, urrian zehar bilduko da epaimahaia behin betiko proposamena egiteko Kultur Etxeari.

Gobernu Irekiaren eta Modernizazioaren Udal Arloak egindako herritarren partaidetza-prozesua irailaren 5etik 15era egin da, eta 726 parte-hartzaileren botoa jaso da horretan. Zeugaz plataformaren bidez eta aurrez aurre Romo Kultur Etxean, Villamonteko Kultur Etxean eta Getxo Elkartegian euren proiektu gogokoena hautatzeko aukera izan dute herritarrek.
Getxotar boto gehien jaso duen proposamena Giorgos Gkareth Christouren lana da eta 'Auzotarren mosaikoa' du izenburua. Lan horren bidez, artistak plazako erreferente ezagunak indartu nahi ditu, eta horretarako collage analogikoa erabiltzen du. Collage horrek auzoan zehar paseatzea proposatzen du, elementu arkitektoniko eta natural desberdinen eskutik, baita eguneroko eszenak erakutsi ere, betiere sakontasunarekin eta altuerarekin jolastuz.
Proiektuak 235 boto jaso ditu eta, horren atzetik, honako proposamen hauek geratu dira: Aaron Diego Escauriazaren ‘Ajedrez’ (187 boto), Amaia Arrazola Otaduyren ‘La mirada de Miren’ (172 boto), Luis Olaso Garraldaren ‘Cuatro estaciones’ (77 boto) eta José Ramón Bañalesen ‘Urban jake’ (55 boto). Bost lan horiek lehiaketako epaimahaiak aukeratu zituen finalista izateko, lehiaketara aurkeztutako 33 proposamenetatik.
Azken pausoak
Gaur, urtarrilak 20, emango dira lehenengo urratsak Areetako Geltokia plazak hartuko duen ‘Auzotarren mosaikoa’ sortzeko. Joan den urtearen amaieran egin zen hautaketa prozesuaren ondoren, Giorgos Gkareth Christou eta Liesbeth Montoya Ramallo artistek proposatutako proiektua Ibaigane kaleko 3. eta 5. zenbakiei dagokien eraikinaren fatxadan islatuko da datozen hilabeteetan. Eragozpenik ez badago, apirila edo ekaina amaierarako lanak amaituta egongo dira, eta Getxoko erdialdeko auzoko hiri-paisaiaren elementu ezagun bihurtuko dira horma-irudia.

Erreferentzia: GTX-PART-2024-08-19