Bozketa
Izena: Urbanjake / Egilea: Jose Ramón Bañales Urkullu
e
Hemen aurkezten den horma-irudiaren proposamena espazio publikoa okupatzeko pentsatuta dago, eta errespetuzko ikuspegi atsegin eta belaunaldiartekoa eskaini nahi du, balio positiboak transmititzen laguntzeko eta pertsona guztiek baloratu ahal izateko, adina eta jatorri kulturala zeinahi ere duten.
Horma-pinturan, kokapena faktore erabakigarria da diseinuaren garapenean. Azalera bakoitzaren berezitasun arkitektonikoa, hura inguratzen duen hiri-ingurunea eta hura gauzatzen den testuinguru sozial eta kulturala. Kasu honetan, Ibaigane kaleko fatxada Geltoki plazaren erdian dago, eta ingurunea menderatzen duen presentzia bisuala du.
Bizkaiko kostaldean kokapen pribilegiatua duen udalerri bat dugu Getxon. Paisaian, hondartzak, labarrak eta itsasadarra nabarmentzen dira. Harritu egiten gaitu jauregi itxurako arkitekturak, itsaso ondoan, ezkerraldearekin lotzen duen zubi esekiak, herri-tradizioaren irudiari eusten dion portu zaharrak. Hiri-paisaia lasaia da, ez dago industriarik inguruan, eta denak gonbidatzen du aisialdiaz gozatzera.
Jaurerrien iragan historikoak eta geroz eta proiekzio turistiko handiagoa duen orainaldiak ere osatzen dute giza eta kultur paisaiaren izaera berezia.
Hormaren diseinua Josemi Ibarrechek aurretik egindako horma-irudiarekin lotuta dago. Kontuan hartuta horma-irudiak 40 urte iraun duela fatxadan eta herritarren artean hain errotuta dagoela non herri-izena ere eman zaion plazari (xake-plaza), xakearen gaiari jarraipena ematen zaionez, merezi duen aitorpena egiten zaio Josemiren esku-hartzearen indarraldiari. Konposizioan elementu formalak (karratu handiak) erabiltzen dira, aurreko esku-hartze artistikoarekin lotutakoak, jarraitutasunaren pertzepzioa eragiteko asmoz.
Oinezkoek zeharkatutako hiri-espazio baten aireko ikuspegia da irudia, eta haren gainean kolore gardeneko karratu batzuk jartzen dira. Metafora bat planteatzen du hiriarekin eta zoruko pintura-zerrendekin (mugikortasun-arauak ezartzen dituzte), guztiok pieza aktiboak garen jokoaren taula gisa. Partida eskala globalean jokatzen da espezie gisa dugun portaeraren aurka, eta mugimendu bakoitza ezinbesteko joko baten parte da. Hiritar garen aldetik dugun rolak erantzuletzat hartzen gaitu partida nola indibidual hala taldekoa den honen protagonista gisa.
n

Partekatu
Edo kopiatu linka