Bozketa

Cuatro estaciones

Izena: Cuatro estaciones / Egilea: Luis Olaso Garralda

Proposamenaren helburua estetika eta kontzeptu-sakontasuna bateratzea da. Obrak lehenengo begirada orokorra egiteko erakar gaitzala, gerora horma-irudiak ezkutatzen dituen xehetasunetan galtzera gonbidatzeko. Horma-irudiaren kokapenak gure ibilbide kontzeptualari ekiteko gonbita egiten digu. Areetako tren-geltoki zaharra, igarobidea, konbergentzia eta auzoaren ardatz egituratzailea. Gaztelaniazko "estación" terminoari omenaldia egin nahi izan diogu hizkuntza horretan duen beste adiera batetik: "estación" denbora-unitate gisa (euskaraz, sasoi). Horren bidez, Areetako elementu ikonikoetan zehar ibilbide bat egin nahi izan dugu.

  • Udaberria: Landare bidez irudikatua; kasu honetan, lore-sorta bidez. Getxon, berdegune, parke, zelai eta lorategi ugariz gozatzeko zortea dugu, eta udaberria erabat bikaina da.

  • Uda: Areeta itsasoaren, kresalaren eta belaontzitxoen sinonimoa da; horregatik, itsasoa irudikatzen dugu urdinen sorta handi batez, inguruko tradizio nautikoa Areetako erdigunera hurbiltzeko.

  • Udazkena: Paseo bat Zugatzartetik. Udazkenean intentsitate eta aniztasun kromatiko handiena duen lekua aukeratu beharko bagenu, Zugazarte da, zalantzarik gabe. Horregatik, ezki baten orri lehor ikoniko bat irudikatu dugu, sasoi horren adierazgarri.

  • Negua: Negua irudikatzen dugun aldi berean, merezitako omenaldia egin nahi izan diogu Josemi Ibarretxeren horma-irudian ageri diren hodeietako bat irudikatzen hainbeste urtez plazan egon den horma-irudiari. Hodei horretatik euria agertzen da, erortzen diren ur-tantetan, eta, ondoren, udaberrian bizimodua berpizteko elikagai gisa balioko dute.

Denboraren iragana islatzeko, erloju bat ez ezik (tren-geltoki guztietan elementu ezinbestekoa da) iraganaren eta etorkizunaren irudikapenak ere agertzen dira. Iragana kontuan izan behar dugu etorkizunerantz begiratu ahal izateko. Xake-motiboak dituen zigilu batek bizirik mantentzen du Josemi Ibarretxeren horma-irudiaren mamia, eta haurren siluetek etorkizuna irudikatzen dute.

Gure herrian denboraren joanari buruzko alegoria honen irudikapena birsortzeko, collagean oinarritu gara, kode piktoriko gisa. Hizkuntza espresibo horrek aukera ematen digu dauden elementuak berrerabiltzeko beharrean sakontzeko, sorkuntza artistikoa ingurumena zaintzeko beharrarekin lotzeko, eta aurrez erabilitako elementuei bigarren bizitza emateko.

QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

Cuatro estaciones

QR kodea