Proposamen hau baztertu da arrazoi hauengatik:

Zure proposamenma ez da 2. Fasera pasatu, ez duelako irizpide hau betetzen:

Zk: 6: "Unean uneko betearazpena: ekarpenek ezin dituzte eragin aldian-aldian errepikatuko diren ekintzak; izan ere, prozesuari esleitutako urteko aurrekontuaren kontura finantzatu behar dira". Gainera Haurreskola Partzuergoak ematen duen zerbitzua da, aurten zentro berri bat zabaldu da Romon, 34 plaza berrirekin eta Algortakoan 84 plaza daude.

2027ko Aurrekontu parte-hartzaileen edizio honetan parte hartzen jarritzera animatzen zaitugu, proiektu guztiak puntuatuz!

Eskerrik asko.

Barne-Txikigunea sortu

Baztertuta
Zein eremurekin dago lotuta?
Haurtzaroa
Deskribapena
Helburua “Txikigune” bat sortzea da: 0 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzendutako barneko espazio bat, non askatasunez jolastu, esploratu eta garatzeko aukera izango duten ingurune seguru, atsegin eta euren beharretara egokituta. Espazioa adin honetako garapen-beharrak kontuan hartuta antolatuko litzateke, hainbat jolas-gune desberdinekin
Zergatik? Zertarako?
"Txikigunea" baliabide oso baliotsua izango litzateke udalerriko familientzat, batez ere eguraldi txarra egiten duen egunetan; izan ere, halakoetan txikienek zailtasun handiagoak izaten dituzte kanpoko parke eta espazioez gozatzeko. Espazio honek aukera emango lieke haurrei jolasteko, mugitzeko eta sozializatzeko ingurune babestu batean. Gainera, familiek elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko topagune ere izan daiteke, lehen haurtzaroaren inguruko komunitatea indartuz. Ekimen honen bidez haurren ongizatea sustatu nahi da, familiei udalerrian bertan baliabide erabilgarria eta hurbila eskainiz.
Non?
Udaletxeko kultur-etxetako erabilerarik ez duen espazioetan (espazio 1 Algortako Kultur Etxean eta beste 1 Erromoko Kultur Etxean (RKE)).
Zenbat balioko luke, gutxi gorabehera?
7.000

QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

Barne-Txikigunea sortu

QR kodea