Lehenengo fasea

2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileen Lehen Faseari buruzko informazioa

Urtarrilaren 25etik otsailaren 18ra, Getxoko herritarrek beren ekarpenak aurkeztu dituzte 2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesuan. Ekarpen horiek egi bihurtu daitezke; izan ere, gidalerro guztiak betetzen dituzten eta bigarren fasean getxoztarrek lehenesten dituzten ekarpenak 2025eko udal-aurrekontuetan sartuko dira. Milioi bat euro bideratzen da prozesu horretarako.

Nortzuk dira prozesu honetan parte hartu dezaketenak?

  1. Getxon erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edozein herritar.

  2. Getxoko Udaleko erakundeen erregistroan izena emanda duen edozein erakunde.

  3. Helbide soziala edo establezimendu iraunkorra Getxon daukan edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresen elkarte, profesionalen elkargo, zuzenbide publikoko korporazio edota bestelako erakunde, baldin eta nortasun juridikoa esleitu bazaie, legearekin bat etorriz.


Nola hartu daiteke parte lehen fasean?

Bi modutara hartu daiteke parte: online eta aurrez aurre. Proposamena aurkezteko bi bide badaude ere, herritarrek bakarra aukeratu behar dute. Hau da, Zeugaz bitartez proposamen bat aurkezten duenak ezingo du idatziz aurkeztu inprimakia, eta alderantziz.

Hemen aurkeztu daitezke online proposamenak. Aurrez aurre egiteko, inprimakia bete eta udalerri osotik jarriko diren hautetsontzi, postontzi, modulu eta informazio-mahaietan utzi. Proposamenak aurkezteko bide bakarra aukeratu daiteke.

Paperezko inprimakiak urtarrilaren 25ean sartuko dira Getxoko etxebizitzetako postontzietan. Horrez gain, hautetsontziak, moduluak eta informazio-mahaiak jartzen diren tokietan eskuratu ahalko dira.

Honako toki hauetan utzi daiteke paperezko inprimakia, proposamenak adierazita:


HAUTESTSONTZIETAN:

► Algortako (Torrene) eta Areeta/Romoko (Ogoño) herritarren arretarako bulegoak (HAB).

Fadura eta Gobelako kiroldegiak.

Algortako Kultur Etxea (Billamonte), Romo Kultur Etxea eta San Nikolas liburutegia.


POSTONTZIAK:

► Areeta, Algorta eta Bidezabalgo metro-geltokien inguruan eta Bentan (Andra Mari) jarriko dira.


IINFORMAZIO-MODULUAK

► Fadura kiroldegia (mahaia egongo da hallean): urtarrilak 30.

► Areetako geltoki-plaza: otsailak 1, 2 eta 3

► Bidezabalgo anbulatorioa dagoen plaza: otsailak 5, 6 eta 7

► Algortako geltoki-plazan: otsailak 8, 9 eta 10