Laguntza
Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.
Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:
batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
plangintza estrategikoaren prozesua;
araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
hiri-espazio baten diseinua;
politika publikoen plana
2024 Parte-hartze izaerako aurrekontuak - II FASE (Emaitzak)
Emaitzak
Sakatu play! Jarri erritmoa parte-hartzeari eta sentitu energía! Entzun hemendik aurrera parte hartzeko prozesuak lagunduko dituen musika. Animatu eta hartu parte!
Egileak: Lore Rouco eta Rubén G. Mateos kolaborazioa Derechos reservados
Prozesu honi buruz
Bukatuta
Amaitu da herritarrek emandako puntuazioak zenbatzeko prozesua, Aurrekontu Parte-hartzaileen II. faseko zortzi proiektuetarako. Eskerrik asko parte hartu duzuen 1.200 pertsonei.
Paperezko botoen formularioen bidez lortutako puntuazioen eta Zeugaz plataformaren bidez emandakoen baturak honako emaitza hau ematen du:

Udalaren aurrekontuetan honako proposamen hauek sartuko dira:
1.- Komun publiko gehiago jartzea.
2.- Txakurren DNA-errolda egitea, gorozkiak jasotzea bultzatzeko. ORDENANTZA EGITEKE
3.- Fadura kiroldegian hainbat eraberritze egitea: spinning aretoa, aldagelak eta ikasketa-gela.
4.- Bolueko belar artifizialeko zelaia eta aldagelak berritzea.
Hiru proiektu horien kostu ekonomikoa 695.000€-koa da. Boto gehien jaso dituen hurrengo proiektua, "Bolueko belar artifizialeko zelai bat eta aldagelak berritzea!, 550.000€-tan estimatuta dago. Beraz, guztira hautatutako hiru proiektuei laugarrena batzen badiegu (550.000 + 650.000) partaidetza-prozesu honetara milioi euroko kopurua gainditzen du.
Hala ere, aurrekontu osoa aprobetxatzeko, eta, aldi berean, bozketen ordena errespetatuz, aurrekontu parte-hartzaileak osatuko dira, herritarrek aukeratutako laugarren proiektua ere sartu ahal izateko.
Erreferentzia: GTX-PART-2023-01-15