Puntuatu zortzi proiektuak
Ekimenak barne hartzen du Areetako erdigunean lokal bat erostea udalerrian erreferente izango den erakusketa-aretoa bertan jartzeko. Arte plastikoen eta bisualen erakusketa-aretoa egin nahi da; hala, espazioa handia eta moldakorra izan beharko litzateke, askotariko obrak eta erakusketak hartzeko. Aretoan artista getxoztarren eta lurraldeko artista ezagunen erakusketak antolatuko lirateke erregulartasunez, eta erakusketarik erakargarrienak udan jarriko lirateke. Horrez gain, aretoa lankidetzan arituko litzateke hainbat jaialdirekin (Getxophoto, esaterako) eta arte bisualen tokiko elkarteekin, haien jarduera bultzatzeko.
Partekatu
Edo kopiatu linka