Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;

  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;

  • plangintza estrategikoaren prozesua;

  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;

  • hiri-espazio baten diseinua;

  • politika publikoen plana

Areetako geltokiko plaza birmoldatzea

Prozesua bukatuta

Prozesu honi buruz

Bukatuta

Bozketaren emaitzak:

2.865 pertsonak bozkatu zuten, botoak paperean (postontzia eta hautestontziak) eta Zeugatzen batuz. Baliozko botoak 2.822 izan dira. Aurkeztutako hiru proiektuek 2.562 boto izan dituzte. Boto zuriak: 27. Boto baliogabeak: 43

Hiru proposamenak.

  1. Geltokiko Plaza. Berritzea (informazio gehiago)

  2. Geltokiko parkea. Eraberritzea (informazio gehiago)

  3. Geltokiko hiri-basoa. Eraldatzea (informazio gehiago)

Hiru proposamenen elementu komunak:

  • Gune berdeen azalera handitzea.

  • Irisgarritasuna hobetzea oro har.

  • Gobela ibaiko pasealekuarekin lotura, eta ibilbide berdearen jarraipena.

  • Argiztapena hobetzea, plazatik eta Ibaiondo kalean zehar.

  • Galtzada-harrizko zoladura zimurtsua ordeztea.

  • Estaldura partzialak, itzala emateko, eta umeentzako jolas-eremua.

  • Komun publikoak.

  • Itzalpeko bankuak, iturriak eta zaborrontziak.

  • Kultur eta kirol jarduerak egiteko aukera: egitura iragankorrak (karpak ez) merkatu txikiak, azokak eta halakoak egiteko.

Hiru proposamenek barne hartzen zituzten honakoak: Kale Nagusia oinezkoentzat izatea, parte batean. Horma-irudiaren fatxadan jarduketa egitea, irabazten duen aukerarekin bat datorrena.

Erreferentzia: GTX-PART-2021-08-2