Botazio
Parkea, lorategi - eta zuhaitz-eremuak (537,65) mugatua:

Proposamen honetan, inguruko eremu berdea handitzen da, lorategieremu berrien bidez. Gainera, irisgarritasun orokorra hobetzen du, eta erdialdean espazio bat uzten du libre, elkartzeko eta jardueretarako.
Lorategi-eremua: 2.870,10m2
Egongelak / Ibilbideak: 3.823,25 m2 - Estaltzea, 160m2
Umeentzako jokoen gunea: 921,95m2 - Eskaltzea, 185,10m2
Esku-hartzearen eremua: 7.625,30m2

Parkerako sarbidearen ikuspegia, Santa Eugenia kaletik. Eskailerak kendu, eta, horien ordez, arrapala bat jarriko da, bi lorategi-eremuren artean; hala, mailen arteko aldeari irtenbidea emango zaio.

Umeentzako jokoen gunearen zati baten estalkiaren eta handitzearen ikuspegia. Lorategi-eremuen bidez, ibilgailuen trafifikotik babestuko da eremua (hogeita bost aparkaleku kenduko dira).

Haurrentzako jolasen estalkiaren ikuspegia, barrutik ikusita.

Plazako erdigunearen ikuspegia, estalitako egonleku bietako batekin.

Plazaren ikuspegia, estalpe baten barrutik. Espazio horien proiektua eguzkitik eta euritik babesteko egin da, eta jarduerak bertan egin ahal izateko: merkatu txikiak, azokak...

Gaur egungo luminaria ordezten duten eta Ibaiondotik Santa Eugenia plazarantz jarraitzen duen argiztapenaren ikuspegia.
Geltokiko parkea. Eraberritzea (informazio gehiago)
Jarduketa bateraturako aurrekontu zenbatetsia (proiektu irabazlea + Areetako kale Nagusia erdi oinezkoentzat jartzea, geltokiko plazatik hiribidera. Santa Ana eta proiektu berriaren ondorioz aldameneko kaleetan egin diren aldaketak 1.800.000 € dira.
Partekatu
Edo kopiatu linka