Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;

  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;

  • plangintza estrategikoaren prozesua;

  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;

  • hiri-espazio baten diseinua;

  • politika publikoen plana

Kudeaketa, Dirubilketa eta Ikuskaritzako Udal Ordenantza aldatzeko ekarpenak

Bukatuta

Prozesu honi buruz

Bukatuta


Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa egiteko proiektua du Udalak.

Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epe bat hasi da, aipatutako ordenantza aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.

Aldaketak uki ditzakeen herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek 2022/01/15era arte bidal ditzakete beren iritziak.

Zein dira ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak eta zein dira aldaketaren helburuak?

Aipatutako ordenantza Udalbatzak 2014-11-25ean hartutako erabakiaren bidez aldatu zen azkenekoz. Ordutik hona Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren eta Zerga-bilketari buruzko Araudiaren hainbat aldaketa onetsi dira. Orain proposatu den aldaketak udal-ordenantza aipatutako araudi-aldaketetara egokitzeko helburua du. 

Bestalde, besteak beste, honako hauei lotutako alderdiak hobetu nahi dira: nahierako ordainketaren betekizunak nahiz prozedura, hobarien prozedura orokorra nahiz ondorioak, zergen murrizketak eta hainbanaketak.

Ordenantza fiskalek balio mugagabea dute, harik eta xede horretarako ezarritako lege-prozeduraren bidez aldatzen diren arte. Legeak ez du horiek berrikustera behartzen; alabaina, ondo dago berrikuspenak egitea eta, horren ondorioz, ez dago zertan aldaketarik egin, nahitaez bete beharreko araudietan egindako aldaketek ezarritakoez haratago. Gainera, politikoki egokitzat jotzen diren eta zerga-legezkotasunean sartzen diren beste aldaketa batzuk egon daitezke.

Ez dago jada planteatutako neurriak hartzeko beste aukerarik; izan ere, foru-araudian xedatutakoaren arabera, dagokion ordenantza fiskala onetsi edo aldatu behar da zergak arautzeko.

Erreferentzia: GTX-PART-2021-12-6