👉EMAITZAK KONTSULTATU
Animazio eta musika desfileak
Bi desfile egingo dira Getxoko kale nagusietan zehar (bat Algortan, bestea Areetan), eta bertan, euskal mitologiako pertsonaiak (Basajaun, Lamiak, Mari, etab.) ibiliko dira. Musika-tresna tradizionalen (trikitixa, txistu, alboka, pandero) eta dantzarien laguntza izango dute, eta toki garrantzitsuetan geldialdiak egingo dira dantza-emanaldi laburrak egiteko. Azken plazetara (Malakate eta Areetako Geltoki Plaza) iritsitakoan, amaiera-ekitaldi labur bat egingo da, musika eta dantzarekin.
Ordutegia: 19:30-21:00 (Areeta -Romo) / 21:00-22:30 (Algorta -Andra Mari)
Lekua: Getxoko erdiguneko kaleak / Malakate plaza ( Andra Mari) / Areetako Geltokia plaza ( Areeta )
Publikoa: Adin guztiak / Edukiera: Irekia (edukiera mugarik gabe)
Artistak eta taldea: Musikari tradizionala ( trikitixa+panderoa, txistua, alboka) · Dantza taldeak · Animatzaileak
-
Aurrekontua estimatua:
Musikari tradizionalak (24 musikari × 400 €): 9600 €
Dantza taldeak: 6.000 €
Azken zeremonia-ekitaldia (edukia, muntaketa, baimenak, su-itzalgailua, hesiak): 3000 €Animatzaileak (16 × 300 €): 4800 €
Soinu sistema mugikorra: 3200 €
Eszenografia eta ekoizpen materialak: 1500 €
Segurtasun eta baimenak: 1000 €
Kontingentzia (% 10): 1100 €
Guztira estimatua: 30200 €
-
28/04/2026 16:42
Gau beltza proposamena proposamena sortu zen
-
28/04/2026 20:05
Arimen kalejira proposamena sortu zen
-
25/05/2026 09:30
Aurrekontu honi gehitu zaizkio
Partekatu
Edo kopiatu linka