Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;

  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;

  • plangintza estrategikoaren prozesua;

  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;

  • hiri-espazio baten diseinua;

  • politika publikoen plana

2023 Parte-hartze izaerako aurrekontuak

Bukatuta

Prozesu honi buruz

Bukatuta


Bigarren fasea amaitu ondoren, proiektuen lehentasun- edo puntuazio-fasea, eta plataforma horretan lortutako puntuak paperezko formularioen bidez lortutakoekin batu ondoren, Zeugazek behin betiko emaitzak kontsulta ditzake.

Horrela, 2023rako Getxoko Udalaren Aurrekontuetan sartuko dira puntu gehien lortu dituzten eta milioi bat euro batzen dituzten proiektu guztiak, hau da, Udalak Partaidetzako Aurrekontuetara bideratzen duen dirua.

Zeugazko puntuei paperezko formularioen bidez lortutakoak gehitu behar zaizkie. Getxoko Udalak milioi bat euroko aurrekontu-partida du prozesu horretarako. Beraz, martxan jarriko diren proiektuak berdez markatutako bostak izango dira.

Udalaren aurrekontuetan honako proposamen hauek sartuko dira:

1.- Parkeak berritzea eta horietako bat estaltzea. BURUTUTA

2.- Espaloiak, galtzada-pasabideak eta kaleak asfaltatzea hobetzea. BURUTUTA

3.- Haurren kultur eskaintza zabaltzea eta kultura haurrei zabaltzea. BURUTUTA

4.- Hondartzetan doako jarduerak eskaintzea eta kirol-elementuak jartzea. BURUTUTA

5.- Bidegorriak hobetzeko jarduerak. BURUTUTA

Erreferentzia: GTX-PART-2022-02-7