Laguntza
Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.
Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:
batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;
aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;
plangintza estrategikoaren prozesua;
araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;
hiri-espazio baten diseinua;
politika publikoen plana
Konpainia-animalien ongizatea, babesa eta edukitza arduratsua arautzeko Udal Ordenantza egiteko ekarpenak
Ekarpenak
Sakatu play! Jarri erritmoa parte-hartzeari eta sentitu energía! Entzun hemendik aurrera parte hartzeko prozesuak lagunduko dituen musika. Animatu eta hartu parte!
Egileak: Lore Rouco eta Rubén G. Mateos kolaborazioa Derechos reservados
Prozesu honi buruz
Getxoko Udalak martxan jarri du Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantza aldatzeko proiektua.
Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, ekarpenak egiteko fasea irekitzen da, ordenantzaren proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.
Herritarrek eta eskubide edo interes legitimoak ordezkatzen dituzten erakundeek ekainaren 5etik 23ra helaraz ditzakete beren ekarpenak.
Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak
Azken urteotan, garapen ekonomiko, sozial eta kulturala egon da eta, ondorioz, gizartea gehiago sentsibilizatu da animaliak errespetatu eta babesteari dagokionez. Hori guztia Europako, Estatuko nahiz autonomia-erkidegoko legeetan islatu da.
Funtsean, helburua da araudia eguneratzea eta animalien ongizateari dagokionez herritarrek gaur egun dituzten sentsibilitateak bateragarri egitea; horiek horrela, herritar guztion errespetuari eta bizikidetzari lotutako arau jakin batzuk errespetatzen dituen lurraldea eraiki nahi da..
Hori onestearen egokitasuna eta beharra
Udal-osasun publikoari lotutako kontu guztiak kudeatzen ditu Ingurumen Unitateak, bereziki konpainia-animaliei lotutako guztia: ordenantza egitea, horren informazioa nahiz zabalkundea, araudiaren aplikazioa, etab.
Bi lege sartu dira indarrean gai horri dagokionez: EAEko 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa, eta Estatuko 7/2023 Legea, martxoaren 28koa, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babestekoa; animalien ongizatea eta eskubideak babesteari buruzko aurreko araudiarekiko aldaketa nabarmenak jaso dira bietan eta, horrenbestez, aipatutako xedapenetara egokitu behar da udal-ordenantza.
EAEko 9/2022 Legeak, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoak, euskal udalei egindako agindua bete behar da; izan ere, azken xedapenetako bigarrenean eskatzen zaie udal-ordenantzak aipatutako legearen xedapenetara egokitu ditzaten.
Arauaren helburuak
Animaliak gauza edo objektutzat hartzen ziren lehen eta izaki sentikorrak direla ulertzen da orain, mina eta plazera sentitu dezaketenak; hala, maila guztietan onetsiko dira araudiak, izaki sentikor horiek dituzten arazoei konponbidea emateko, betiere haien eskubideak eta babesa, ongizatea nahiz edukitza arduratsua bermatze aldera.
Kontua ez da soilik animalien ongizatea bermatzea eskaintzen zaizkien baldintzak ebaluatuz, baizik eta gizarteak animalien duintasuna aitortu eta babestu dezan arautzea.
Izan litezkeen bestelako aukerak, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak
Ez dago oraingo ordenantza onetsitako araudi berrietara egokitzeko beste aukerarik. Ezarri diren helburuak betetzeko, idatzi behar da konpainia-animalien ongizatea, babesa eta edukitza arduratsua arautzeko ordenantzaren testua.
Erreferentzia: GTX-PART-2024-06-18