Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;

  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;

  • plangintza estrategikoaren prozesua;

  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;

  • hiri-espazio baten diseinua;

  • politika publikoen plana

Getxo Txukun 2021 - Auzoz Auzo, kalez kale

Prozesua bukatuta

Prozesu honi buruz

Kale hauek mugatzen duten espazioari buruzko zure iradokizunak jaso dira: Makaleta etorbidea, Avanzada etorbidea, Neguri etorbidea eta Aiboa etorbidea.

Zer jaso dugu "Getxo Txukun" programan? Jarduketa txikietarako dagoen aurrekontuarekin inguruan egin daitezkeen hobekuntzak.

Programa honetan zer ez da sartzen?

  1. Jarduera estrategikoak, esate baterako, kaleak, parkeak edota auzoak berriz urbanizatzea, guztiz

  2. Ekipamendu handiei, kiroldegiari, igerilekuei, kultur zentroei eta abarri lotutako eskaerak

  3. Teknikoki edota ekonomikoki bideragarriak ez diren proposamenak

  4. Udalaren eskumenekoak ez diren esku hartzeak

Jasotako iradokizun guztiekin zer egingo dugu? Iradokizunak teknikoki kuantifikatu, aztertu eta baloratuko dira, lehentasunak jartze aldera, eta egin daitezkeen proposamenetan esku hartzeko egutegi bat ezarriko da.

Emaitzak nola itzuliko dira? Prozesu honetako emaitzak txosten batean islatu dira, eta hori ikusi ahal da. Horrez gain, inguruko etxeetara bidali da postaz. (kontsultatu dokumentuetan)

Erreferentzia: GTX-PART-2021-11-4