Laguntza

Parte-hartzaile izaerako prozesu bat jarduera parte-hartzaileen sekuentzia bat da (adibidez: lehengo inkesta bat bete, ondoren proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasunak eman), eta helburua du gai zehatz batean erabakiak definitzea eta hartzea.

Prozesu parte-hartzaileen adibide batzuk:

  • batzorde bateko kideen aukeraketa-prozesua: lehenengo hautagaiak aurkeztu, ondoren eztabaidatu, eta, azkenik, hautagaiak aukeratu egiten dira;

  • aurrekontu parte-hartzaileak: proposamenak egin, ekonomikoki baloratu eta botoa eman zenbat diru dagoen kontuan hartuta;

  • plangintza estrategikoaren prozesua;

  • araudi edo arau baten lankidetza-proiektua;

  • hiri-espazio baten diseinua;

  • politika publikoen plana

Zuzkidura-bizitokien ordenantza berria egiteko kontsulta publikoa - BUKATUTA

Kontsulta publikorako epea irekitzea

Sakatu play! Jarri erritmoa parte-hartzeari eta sentitu energía! Entzun hemendik aurrera parte hartzeko prozesuak lagunduko dituen musika. Animatu eta hartu parte!

Egileak: Lore Rouco eta Rubén G. Mateos kolaborazioa Derechos reservados

Prozesu honi buruz

Udalak Getxoko Udal Titulartasuneko Zuzkidura Alojamenduak arautuko dituen ordenantza egiteko proiektua du.

 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epea irekitzen da, ordenantzaren proiektua egin aurretik, jarraian adierazitako alderdiei buruz.

a)   Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

 Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak egoitza babestuaren tipologia berri bat sortu zuen, "zuzkidura-bizitokiak" izenekoa.

 Ondoren, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak zuzkidura-bizitokien figura indartzen du, eta 23. artikuluan honela definitzen dira: “Zuzkidura-bizitokitzat joko da bertan bizitzeko egokia den eraikina, ekipamendu edo zuz­kidura gisa eratzen dena eta pertsonen edo bizikidetza-unitateen bizileku-premia aldi baterako konpontzeko erabiltzen dena, errenta edo kanon baten truke.”

 Figura hori bizitoki-irtenbide berritzaileetako bat da, eta erakunde publikoak arau- eta garapen-erregulazio hasiberri baten xede izaten ari dira. Adibide gisa, onartu berri den 6/2025 Legea, abenduaren 11koa, Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Presako Neurriena. Lege horrek hura bultzatzeko eta haren ezarpena malgutzeko neurriak sartzen ditu.

 Etxebizitzaren Legeak, halaber, 10. artikuluan aitortzen ditu udalen eskumenak beren titulartasuneko zuzkidura-bizitokiak antolatzeko, sustatzeko, kudeatzeko, esleitzeko eta kontrolatzeko, eta 23. artikuluan ezartzen du udal-titulartasuneko zuzkidura-bizitokiak arautzen dituzten toki-ordenantzen gutxieneko edukia. Getxoko Udalak gaur egun ez dauka zuzkidura-bizitokiak arautzen dituen ordenantzarik, eta, beraz, beharrezkoa da arau hori egitea.

 

b)   Onartzeko aukera eta premia.

 Getxoko Udal Titulartasuneko Zuzkidura Bizitokiak arautuko dituen ordenantza bat onartu behar da, Euskadiko Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legeak aurreikusten duen bezala, horien araubide juridikoa zehaztuko duen esparru juridiko bat emateko. Araubide juridiko hori Getxoko Udalak sustatzen dituen zuzkidura-bizitokien sustapenen arau-esparrua izango da.

Ordenantza onartzeak aukera emango du, etxebizitza babestuez eta etxebizitza tasatuez gain, etxebizitza-premia duten kolektiboentzako eskaintza publikoa osatzen duen beste bizitegi-irtenbide bat garatzeko, bereziki kalteberak diren kolektiboei arreta emanez.

 Hori egokia da une honetan, bat baitator 6/2025 Legea onartzearekin; izan ere, lege horrek zuzkidura-bizitokien figura hartzen du bizitegi-larrialdiari aurre egiteko aukera gisa.

 Era berean, egokia da udal-plangintza etxebizitza-politikarekin koordinatzea, udal-titulartasuneko zuzkidura-bizitokien erregulazio bat egon dadin, bizileku babestuaren tipologia horretara bideratuko diren jarduketak gauzatzea aurreikusita.

 Epe luzerako indarra izango duen ordenantza bat sortu nahi da, nahiz eta jakin badakigu formula berritzaile gisa, oso litekeena dela erregulazioa egokitzen joatea sustapenak gauzatu ahala.


c) Arauaren helburuak. 

Ordenantza onartzeak aukera emango du Etxebizitzaren Legeak eskatzen dituen gutxienekoak beteko dituen araudi bat izateko, baina, era berean, zuzkidura-bizitokien ikuspegi orokor bati helduko dio, alderdi guztietatik.

Era berean, Etxebizitzari buruzko Legearen 2. artikuluak (d letra) aipatzen duen etxebizitza-politikaren printzipio gidarietako bat hartu da kontuan, erregulazio hori Udalak sustatutako etxebizitzaren eta zuzkidura-bizitokien politika publikoen plangintzan eta programazioan sartzen baita, alokairuko etxebizitza etxebizitza-eskubideari erantzuteko oinarrizko tresna dela kontuan hartuta.

Egungo bizitegi-larrialdiko egoera eta 6/2025 Legean jasotakoa kontuan hartuta, ordenantzak lehentasuna ematen die zuzkidura-bizitokiei gazteentzat, kolektibo horrek bereziki ezinezkoa baitu etxebizitza bat eskuratzea eta bizitza- eta lanbide-proiektua garatzea, horren ondorio sozial eta ekonomiko larriekin.

d) Balizko konponbide arautzaileak eta ez arautzaileak.

 Arautze-mailan, beharrezkoa da tokiko araudi erregulatzaile bat izatea, gutxienez Etxebizitzaren Legearen 23. artikuluan adierazitako eskakizunak jasoko dituena eta Getxoko udalerriaren beharretara egokitutako erregulazio propioa ekarriko duena.

 Ez da beste irtenbiderik identifikatzen.


e) Parte hartzeko bidea.

 Ordenantzaren eraginpean egon daitezkeen herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek, behar bezala identifikatuta, 15 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dituzte Idazkaritza Nagusiko Zinegotzigoari zuzendutako iritziak eta iradokizunak, iragarkia udalaren web-atarian sartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Erreferentzia: GTX-PART-2026-03-27