Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Getxoko Udalak parte-hartze izaerako prozesua jarri du abian Algortako Portu Zaharrean dagoen San Nikolas 23ko eraikinaren erabilera zehazteko

es Vista de arriba eu Vista de arriba

Avatarra: Argitalpen ofiziala Argitalpen ofiziala

Getxoko Udalak getxoztarrak eta bereziki Portu Zaharreko auzotarrak animatzen ditu herritarrei entzuteko prozesuan hartu dezaten parte, San Nikolas kaleko 23. zenbakian dagoen eraikinaren erabilera zehazteko proposamenak biltzeko eta beharrak identifikatzeko. Horretarako, parte hartzeko hainbat topaketa eta dinamika antolatu dira, eta maiatzetik ekainera bitartean gauzatuko dira. Prozesua amaitutakoan, udalak emaitzak argitaratuko ditu, eta eraikinaren erabilera zehazteko oinarritzat hartuko dira.

Parte hartzeko moduak

Proposamenak biltzeko fase publikoa ekainaren 10etik 20ra egongo da zabalik. Getxon erroldatuta dauden guztiek aurkeztu ditzakete ekipamendua etorkizunean erabiltzeko proposamenak eta ideiak, esteka honen bidez edo haien proposamena sannikolas23@getxo.eus helbidera bidaliz.

Ekainaren 13an, 14an, 17an eta 18an ate irekien jardunaldiak antolatuko dira interesa duten pertsonek eraikinaren egungo egoera ezagutu dezaten. Denontzat izango dira bisitak; hala ere, edukiera-arazorik egon ez dadin, gomendagarria da ate irekien jardunaldietan izena ematea, esteka honen bidez edo sannikolas23@getxo.eus helbidera mezu bat bidaliz. 

🏠ZURE BISITA ERRESERBATU!


Bildutako proposamenak eta ideiak parte hartzeko topaketan aurkeztuko dira, ekainaren 22an, 10:00etatik 13:30etara, Muxikebarrin. Askotariko metodologiak eta tresnak baliatuta, parte-hartzaileei animatuko zaie prototipoak diseinatu ditzaten ekipamenduaren erabilerak eta beharrak identifikatze aldera. Topaketan parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea, estekaren bidez edo sannikolas23@getxo.eus helbidera mezu bat bidaliz. 


✍️IZENA EMAN ORAIN!


Ekipamendua

San Nikolas 23ko eraikina San Nikolas baseliza izan zen hasiera batean; 1634. urtean aipatu zuten lehen aldiz Algortako nabigatzaileen topagune eta gurtzarako leku gisa. Ondoren, marinelen kofradiaren batzartokia lekualdatu zen eta San Nikolas eliza berria eraiki zen XIX. mendean; hala, baseliza eraldatu zuten eta erabilera berriak hartu zituen. XIX. mendearen amaieran, nautika-eskola bihurtu zen. Denborak aurrera egin ahala eman zitzaizkion erabileretara egokitu zen; horiek horrela, irakasleen etxea, ziega eta biltegia izan zen, besteak beste. Halaber, duela gutxi etxebizitzak egon dira bertan eta topagune sozial gisa ere erabili izan da, bai eta emakumeen txoko gisa ere.

Ondare-balioa eta -babesa dituen eraikinak 125 metroko azalera erabilgarria du eta, gutxi gorabehera, ehun laguneko edukiera. Osotasun estruktural eta estetikoa mantendu ez ezik, ondare-balioa dela-eta, eraikinaren erabilerak errespetatu beharko du auzotarrekiko bizikidetza eta ezingo da ez zaratarik ez eragozpenik sortu. Duela gutxi amaitu zen eraikina birgaitzeko obren lehen fasea. Espazioaren erabilera zehazteke dago, obren azken fasea doitu eta amaitzeko, bai eta ondoren hizpide dugun udal-ekipamendua egokitzeko ere.

Ekimena Getxoko Udalaren Gobernu Irekiaren jardunaren barruan kokatzen da. Haren helburu nagusia erakundea herritarrei hurbiltzea da, eta herritarren eta udalaren artean lankidetza sortzea, gure udalerrian bizi-kalitatea eta kudeaketa hobetzeko helburuz.

Prozesuaren garapenari buruzko informazio guztia plataforman egongo da eskuragarri, eta Getxoko Udalaren ohiko informazio-kanalen bidez zabalduko da, #SanNikolas23 traola erabiliz. 

QR kodea

Zeugaz erakundaren logo ofiziala

Getxoko Udalak parte-hartze izaerako prozesua jarri du abian Algortako Portu Zaharrean dagoen San Nikolas 23ko eraikinaren erabilera zehazteko

QR kodea

Iruzkinaren xehetasunak

Iruzkin bakar bat ikusten ari zara

Gainerako iruzkinak berrikus ditzakezu hemen­.

Iruzkinak desgaituta daude une honetan, baina aurrekoak irakur ditzakezu.

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.