Botazio
Birika berdea hiriguenan %46.20ko lorategi-eta zuhaitz-eremuarekin:

Proposamen honetan, natura plazaren erdira sartzen da, lorategi-eremu berriekin, eta horien artean eratzen dira ibilbideak eta egonlekuak.
Lorategi-eremua: 3.523m2
Egonlekuak / Ibilbideak: 3.180,15m2. Iturria, 437,35m2 - Estaltzea, 190m2
Umeentzako jokoen gunea: 921,95m2 - Estaltzea, 481m2
Esku-hartzearen eremua: 7625,30m2

Santa Eugenia kalearen ikuspegia, parketik. Eskailerak kendu, eta, horien ordez, arrapala bat jarriko da, bi lorategi-eremuren artean; hala, mailen arteko aldeari irtenbidea emango zaio.

Umeentzako jokoen gunearen estalki handiaren ikuspegia. Eremu hori ibilgailuen trafifikotik babestuko da, lorategi-eremuen bidez (hogeita bost aparkaleku kenduko dira).

Anfifiteatro naturalaren ikuspegia, gaur egun dauden zuhaitzak atzean dituela. Harmailek eserleku gisa balio dezakete, irakurtzeko, hitz egiteko...

Agertokiaren ikuspegia. Egunerokoan, jolaserako eta elkartzeko eremua da, eta, noizean behin, ikuskizunak egitekoa. Zurrusten iturria.

Estalitako bi eremu berrien ikuspegia. Espazio horien proiektua eguzkitik eta euritik babesteko egin da, eta jarduerak bertan egin ahal izateko: merkatu txikiak, azokak...


Masten artean jarritako hari-sare batean esekita dauden luminariak; ibilbideak eta egonlekuak argiztatzen dituzte.
Geltokiko hiri-basoa. Eraldatzea (informazio gehiago)
Jarduketa bateraturako aurrekontu zenbatetsia (proiektu irabazlea + Areetako kale Nagusia erdi oinezkoentzat jartzea, geltokiko plazatik hiribidera. Santa Ana eta proiektu berriaren ondorioz aldameneko kaleetan egin diren aldaketak 1.800.000 € dira.
Partekatu
Edo kopiatu linka